Laguntza:Artikuluak (eu)

Sorapedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Hastapenak
Estilo kontua
Artikuluak
Irakurri
Argitaratu
Sortu
Itzuli
Kontuak eta saioak
Saioa hasi
Kontua sortu
Estekak
Sorapedia barruan
Sorapediatik kanpo
Fitxategiak
Irudiak
Pdf-ak
Musika
Bideoa
eBook-ak
Taulak

Irakurri

Argitaratu

Artikulu bat egokitu, aldatu, hobetu...

Argitaratzeko, artikulua irakurtzen ari garela goiko-eskumako aldean Irakurri / Aldatu / Ikusi historia menua agertzen da.

Aldatu sakatu eta wikitestua erakutsiko du. Zer da wikitestua? Sorapediak (eta Wikipediak) duen artikuluak idazteko modua.

Zoritxarrez, ez da wysiwyg modukoa (ingelesez, what you see is whay you get; hau da, ikusten ari zarena da sortzen ari zarena). Beste moduan esanda, artikuluaren testuaz gain, karakter berezi batzuk idatzi beharko ditugu efektuak lortzeko : letra etzana, lodia… taulak sartu…

Bada berri ona, ordea. Nahiz eta wikitestuak milaka aukera eman, artikuluak modu txukunean sortzeko oso arau gutxi ikasi behar da, eta gehienak aurretik erabilita daude; hau da, ikasi ulertzeko, ez erabiltzeko.

Arau arruntenak hauek dira:

  • Testua. ‘Punto y aparte’. Artikuluan ‘punto y aparte’ ikusi nahi dugunean, Wikitestuan bi ‘punto y aparte’ jarraian sartu behar ditugu.
  • Testua. Letra lodia. Nahikoa da egokitu nahi dugun testua aukeratu eta, goiko menuan, letra lodia aukeratu. Beste modu bat, aurretik zuzenean hiru kakotx bakun sartu (‘’’) eta ostean beste hiru (‘’’).
  • Testua. Letra etzana. Nahikoa da egokitu nahi dugun testua aukeratu eta, goiko menuan, letra etzana aukeratu. Beste modu bat, aurretik zuzenean bi kakotx bakun sartu (’’) eta ostean beste bi (’’)
  • Testua. Lehen mailako izenburuak. Nahikoa da aurretik bi berdin-ikur sartu (==) eta ostean beste bi (==). Hobe Sorapedian lehen mailako izenbururik ez erabili ; hala ere, aurretik eta ostean berdin-ikurra sartzea nahiko litzateke.
  • Testua. Bigarren mailako izenburuak. Nahikoa da aurretik hiru berdin-ikur sartu (===) eta ostean beste hiru (===).
  • Txantiloiak. Txertatu. Bi giltzaz zabaldu, txantiloiaren izena eta beste bi giltzaz itxi. Esateko, Txantiloi:Txantiloi izena
  • Txantiloiak. Parametroak erabili. Bi giltzaz zabaldu, txantiloiaren izena, 1_parametroa = balioa, 2_parametroa = balioa… eta beste bi giltzaz itxi. Dena dela, errezago eta seguruagoa da txantiloia zabaldu, erabilera kopiatu, artikulu berrian itsatsi eta parametroei balioak eman.
  • Sorapedia barruko estekak. Testu bati esteka gehitu nahi badiozu, testua aukeratu, goiko menua esteka sakatu (hiru begiko katea) eta, erakusten duen menuan, goiko zatian artikuluaren izena sartu, (eu) edo (es) edo… ahaztu barik!
  • Sorapedia kanpoko estekak. Testu bati esteka gehitu nahi badiozu, testua aukeratu, goiko menua esteka sakatu (hiru begiko katea) eta, erakusten duen menuan, goiko zatian esteka osoa sartu.
  • Taulak. Taula bat sortzeko nahikoa da goiko menuko eskumako aukera sakatu (Taula izenekoa). Sistemak menua erakutsiko du, ea goiburua nahi dugun, taula laukiak agerian nahi ditugun eta zenbat zutabe eta errenkada nahi ditugun.

Testua argitaratu: aldaketak egin, egiaztatu eta gorde

Egin beharreko aldaketak wikitestuan egongo ditugu zuzenean.

Baina, esandako moduan, idazten ari garena ez da gero ikusiko dena. Zertan ari garen egiaztatzeko, beheko aldean dagoen Aurrebista erakutsi botoia sakatuko dugu. Oso garrantzitsua da egiaztatze hau, testu arrunta sartzen ari garela eta, batez ere, karakter bereziak erabiltzen ari garenean.

Azkenik, idatzitakoarekin konforme garenean, edo eguneko lana bukatzen dugunean, edo bada ezpada noizean behin, Gorde orria botoia sakatuko dugu. Momentu honetan egindako aldaketak ‘ofizial’ egingo dira, eta denok ikusteko publikatuko dira. Dena dela, lasai egon: behar bada, atzera egiteko moduak ere badaude.

Argitaratzen jarraitzeko, berriro Aldatu sakatu beharko dugu.

Artikulua argitaratu: atal berriak sortu, behar denean

Sorapedian, txantiloi gehienek atalak proposatzen dituzte. Artikulu batera ekartzerakoan, atalak sortzen dituzte, bigarren mailakoak hain zuzen.

Inoiz atal berriak sortu nahi badira, nahikoa da izenburuaren aurretik berdin-ikur bikoitza sartu (==) eta beste honenbeste atzetik (==). Hirugarren mailako atalentzat, berdin: ikur hirukoitza erabiliko dugu (===).

Artikulua sailkatu

Artikulua sailkatzeko nahikoa da lerro hau bukaeran gehitzea:

 [Kategoria=Saila_izena] 

Saila izena aurretik ez balego, Sorapediak sortuko du. Kontuz izenekin! Egiaztatu saila izenak erabili baino lehen.

Artikulua bi, hiru... edo kategoria gehiagotan sartu nahi badugu, nahikoa da goiko lerroa bi, hiru... aldiz errepikatzea.


Sortu

Artikulu berria sortzeko, aurrena izenburua aukeratu behar dugu (ikus 2.1 Artikuluen izenburua). Gero, egiaztatu beharko dugu ea esistitzen den, edota beste artikulu batek izenburu bera erabiltzen duen.

Horretarako, Sorapediaren azal orrian (edo beste edozein orrian) artikulu hori eskatuko dugu, aukeratutako izenburua Bilatu laukian idatziz, eta Bilatu botoia sakatuz.

Balego, Sorapediak bertara eramango gaitu zuzenean. Eta ez balego, halaxe esango digu, eta sortzeko proposamena egingo digu, esaldi hau erakusten:

Sortu «Izenburua» orria wiki honetan!.

Nahikoa da Izenburua gainean sakatu, artikulu berria idazten hasteko.

Oharra. Artikuluak sortzerakoan ez ahaztu bukaeran izenak (eu) edo (es) izan behar duela!

Txantiloia erabili

Artikulu berria multzo baten partaidea balitz, eta artikulu mota honek txantiloia baleuko, bilatuko dugu eta bertara kopiatuko dugu. Modu honetan, formatoaren zati garrantzitsuenak di-da batean egingo ditugu.

Horretarako Sorapedia zabalduko dugu beste horri batean, eta ageertzen denean behar den testua kopiatuko dugu (Ctrl C). Bueltatu gure artikulu berriaren orrira, eta bertan itsatsi (Ctrl V).

Txantiloi bereziak hasieran erabili beharko dira: nahikoa da hasieran Txantiloi:Ortografía edo
Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.

Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
edo… idaztea.


Itzuli

Sorapedia, berez, eleanitza da. Artikulu batzuk euskaraz sortuko dira, beste batzuk erdaraz… eleaniztasun neurria sortzaileek beraiek markatuko dute.

Artikulu berri bat sortzeko, beste hizkuntza batean sortuta balego azkarrago izaten da itzultzea hasieratik sortzea baino lehen. Kasu hauetan, ohar batzuk:

  • Izenburua. Aukeratu hizkuntzan jarri, eta ez ahaztu azkenean hizkuntza marka jarri: (eu) (es)…
  • Copy/ Paste (Kopiatu/ itsatsi). Jatorrizko mamia kopiatu, eta bertan jarri.
  • Txantiloia. Jatorrizko artikuluak txantiloia erabiltzen badu, segururena txantiloia itzulita izango da. Hala balitz, berau erabili, gauzak ondo ateratzeko. Itzulita ez balego, Sorapedia liburuzainei itzultzeko eskatu.
  • Mamia itzuli. Eta gogoratu bakarrik ez zaudela: arazoak konpontzeko, edo egiaztatzeko, edo… laguntza eskatu artikuluan bertan edo Sorapediako liburuzainei.
  • Mamia osatu. Datu berriak sartu, informazioa gehitu…
  • Sailkapena. Jatorrizkoa mantendu, Sorapediak sailkapen bakarra du eta.
  • Beste artikuluetarako estekak. Bilatu behar dira eta, beharbada, Sorapedia barrukoak edota Wikipediakoak egokitu, dagokion hizkuntzari zuzentzen.
  • Beste artikuluetatiko estekak. Sorapedia barruan zeharkako estekak bilatu beharko dira, eta artikulu berrira zuzendu.
  • …eta jatorrizkoa hobetu. Itzultzerakoan artikulua hobetu bada, ez legoke gaizki hobekuntzak jatorrizko artikuluan sartu ere.