Laguntza:Kontuak eta saioak (eu)

Sorapedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Hastapenak
Estilo kontua
Artikuluak
Irakurri
Argitaratu
Sortu
Itzuli
Kontuak eta saioak
Saioa hasi
Kontua sortu
Estekak
Sorapedia barruan
Sorapediatik kanpo
Fitxategiak
Irudiak
Pdf-ak
Musika
Bideoa
eBook-ak
Taulak

Sorapedia zabalik dago edozeinek irakurtzeko. Hau da, inork Soraluzeri buruz jakin nahi badu, aurrera!

Eta erabat zabalik dago ere edozeinek idazteko: inork uste badu Soraluzeri buruzko ezer interesgarririk badu, aurrera!

Idazteko ez da ezer berezirik egin behar, ez da baimenik eskatu behar... Bi modutan egin daiteke: anonimoan edo izena emanda .


Modu anonimoan[aldatu]

Gorago esan dugun moduan idazlea ez dauka zertan identifikatu behar, ez du izenik eman behar: nahikoa da zuzenean sartu eta behar diren aldaketak egin.

Sistemak IP (Internet Protocol) helbidea gordetzen du egile moduan; hau da, konexioa nondik egin den. Zenbaki hau egunaren arabera aldatzen denez, anonimotasuna bermatuta dago.

Anonimotasunaz gain, modu hau oso erosoa da: ez da denborarik galdu behar izena ematen eta! Hala ere, badira gauza gutxi batzuk (argazkiak igo, artikuluen izenak aldatu...) anonimotasunetik Sorapediak ez duela egiten uzten.


Saioa hasi[aldatu]

Hau da, 'izena’ emanda.

Egokiagoa da, batez ere ekartzeko asko dutenentzat, arrazoi askorengatik: argazkiak eta bestelako fitxategiak igo ahal izateko, idazleak elkarren artean ezagutzeko gero gaiak elkarrekin jorratzeko, beste idazleei laguntza eskaini ahal izateko (inoiz ikusten bada gauzak modu errezago batean egiterik dagoenean)…

Horretarako, ezer idatzi edo aldatu baino lehen saioan hasi behar da, norbera identifikatu behar da. Nahikoa da Saioa hasi sakatzea, pantailako goiko eskumako ertzean.

Laguntza. Saioa hasi 1.jpg


Ostean Sorapediak Erabiltzaile izena eta Pasahitza galdetuko ditu. Datu horiek eman, saioa hasi botoia berriro sakatu eta… barrura!

marco


Kontua sortu[aldatu]

‘Izena’ izateko aurretik erregistratu behar da, behin. Bi modu daude horretarako:

  • Errezena: beste bati eskatu. Bidali eskaera sorapedia@gmail.com helbidera, eta administrazailea gu arduratuko da guztiaz. Hori bai, bizpahiru egun pasa daitezke lana bete artean.
  • Azkarrena: norberak egin. Pantailako goiko eskumako ertzean Sortu kontua sakatu. Sorapediak galdetuko dizu Erabiltzaile izena, Pasahitza (bi aldiz idatzi beharko duzu, segurtasunez), e-posta helbidea eta Benetako izena. Azken bi hauek hautazkoak dira; hau da, aukerakoak. Eman nahi badituzu, ondo; eta eman nahi ez badituzu, ondo ere.
Laguntza. Kontua sortu.jpg