Laguntza:Estekak (eu)

Sorapedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Hastapenak
Estilo kontua
Artikuluak
Irakurri
Argitaratu
Sortu
Itzuli
Kontuak eta saioak
Saioa hasi
Kontua sortu
Estekak
Sorapedia barruan
Sorapediatik kanpo
Fitxategiak
Irudiak
Pdf-ak
Musika
Bideoa
eBook-ak
Taulak

Gehienetan, artikulu baten barruan aipamen asko egiten dira: Soraluzeko beste pertsona, toki, eraikin, dokumentu...

Ez du merezi informazio guzti hau bertan kopiatzerik: Sorapedian horri buruz artikulua balego, nahikoa litzateke esteka bat jartzen. Gero, irakurleak bertan sakatu eta aipatutako artikulura salto egingo du.

Hau oso komenigarria da, hainbat arrazoiengatik:

  • Artikulak aberasten ditu. Artikuluak mamitsuak izatea komeni da... pasatu barik! beste artikuluen aipamena egiten badugu, artikulu hauen 'mamia' gure artikulutik eskura jartzen ari gara eta, beraz, gure artikulua aberastuko dugu modu errezean.
  • Lan gutxiago egiteko. Informazioa eguneratzeko, nahikoa izaten da artikulu bakarra mantendu. Aipamena egiten dioten artikuluak eguneratutako bertsioa erabiliko dute, ez da ezer gehiago egin behar.
  • Irakurleen arreta mantendu. Behin gure artikulura irakurlea sartuta, irakurri eta gero aipamena (esteka) erabil dezake Sorapediaren beste artikulua irakurteko, eta hemendik beste bat, eta beste bat... Modu honetan Soraluzeri buruz gehiago ikasiko du.

Adi! Helburua ez da artikulu asko eta laburrak izatea, bestela irakurlea aspertuko genuke. Baina artikulua idazterakoan kontutan hartu beharko dugu bi gauza:

  • Sorapediaren zein beste artikulu aipatu daitezke bertan.
  • Kanpoko artikulurik aipatzeak merezi duen.


Sorapedia barruan[aldatu]

Gorago esan dugunez, aipamen gehienak Sorapediako beste artikuluetara egingo ditugu.

Esteka sartzeko hiru urrats egin behar ditugu:

  • Esteka lotu nahi diogun testua saguaz aukeratu
  • Goiko menua esteka sakatu (hiru begiko katea) eta
Laguntza. Esteka sartu.jpg
  • Sorapediak erakusten duen menuan, goiko lerroan artikuluaren izena sartu, (eu) edo (es) edo… ahaztu barik! Menuan bertan, Sorapediak esaten digu eskatutako esteka Sorapedia barrukoa den, eta eskatutako orria dagoen ala ez.
Laguntza. Esteka sartu. Barrukoa.jpg

Gogoratu esteka dagoen orri batera edo EGONGO DEN orri batera sartu dezakegula. Hau da, jakin badakigu eskatutako artikulua geroago guk (edo beste pertsona batek) sortuko dugula. lasai asko sartuko dugu esteka: hasieran gorriz agertuko da, baina artikulu hori sortzerakoan jauzia ondo ibiliko da.

Oharra: Euskararen sintaxia dela, eta Sorapediaren izenak direla, esteka sartu nahi diogun testua eta artikuluaren izena ez dira bat etorriko. Esateko, demaigun ...Txurruka baserriko aurrekaldea... esaldian Txurruka baserriaren aipamena egin nahi dugula; lehenik eta behin lotzeko testua aukeratuko dugu (izan Txurruka, Txurruka baserri, Txurruka baserriko edo Txurruka baserriko aurrekaldea) eta, esteka sartzerakoan, testu horri Txurruka baserria (eu) artikulua lotu beharko diogu.


Sorapediatik kanpo[aldatu]

Inoiz Sorapediatik kanporako artikuluren bat ere komeni da lotzea: herriko beste web batera, beste nonbaiten dagoen txosten batera... Kanporako estekak sartzerakoan bi aldiz pentsatu behar dugu ea ze nolako ekarpena egiten dioten Sorapediari.

Kanporako estekak testu barruan sartu badaitezke ere (barne esteken moduan), erreferentzi gisa sartzea gomendatzen dugu; hau da, dagokion testuari zenbakitxoa gehitu eta, Erreferentziak izeneko atalean, esteka edo jauzia sartu.

Kanporako estekak testu barruan sartzeko, barne esteken moduan sartuko ditugu. Kasu honetan, Sorapediak esaten digu eskatutako esteka Sorapedia kanpokoa dela:

Laguntza. Esteka sartu. Kanpokoa.jpg

Erreferentzi gisa sartzeko, berriz, urratsak honako hauek dira:

  • Kurtsorea jarri erreferentzi-zenbakia nahi den tokian
  • Goiko menua erreferentzia sakatu (liburua zabalik)
Laguntza. Esteka sartu. Erreferentzia.jpg
  • Erreferentzi testuan azalpena idatzi, eta onartu.
Laguntza. Esteka sartu. Erreferentzia testua.jpg
  • Erreferentzi testua aukeratu eta goiko menuan esteka sakatu (hiru begiko katea). Hemen kanporako esteka sartuko dugu.

Bigarren modu honekin, testutik erreferentzi atalera jauzi egingo dugu, eta hemendik kanpo estekara.