Sorapedia:Honi buruz

Sorapedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Sorapedia Soraluzeri buruzko enziklopedia da eta, Internet-eri esker, guztion eskura nonnahi eta noiznahi.

Sorapediaren helburua herri identitatea sustatzea da. Hau da, soraluzetar guztiei lagundu soraluzerarrak sentitzen.

Era, ezagutzen ez dena maitatu ezin denez, Sorapediak erakutsi nahi du zer garen eta zer izan garen, zer egin dugun herriaren historia luzean: bada zertaz harrotu eta! Soraluzekoa bazara, eta bestela ere, erabili eta disfrutatu!

Bigarren helburua ere badu: inork herri historia edo istoriak ezagutzen baditu, aukera eman horiek guztiek danon eskura jartzen. Animatu zuk ere Sorapedia egiten! Eta, behar baduzu, laguntza eskatu beldur barik, bada zeinek lagundu eta!

Azkenik, Sorapediak ez du nahi, inondik inora, inor mindu. Zure kasua hau balitz, mesedez, zuzenean zuzendu, edo esaiguzu lehenbailehen zein den egokitu behar den artikulu, testu edota argazkia.