Laguntza:Kontuak eta saioak (eu)

Sorapedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Zeinek idatz dezake?

Edozeinek: inork uste badu Soraluzeri buruzko ezer interesgarririk badu, aurrera!

Hala ere, bi modutan egin daiteke: modu anonimoan edo ‘izena’ emanda.

Modu anonimoan

Ez da identifikatu behar, ez da izenik eman behar: zuzenean sartu eta behar diren aldaketak egin.

Sistemak IP helbidea gordetzen du egile moduan; hau da, konexioa nondik egin den. Zenbaki hau egunaren arabera aldatzen denez, anonimotasuna bermatuta dago.

Saioa hasi

Hau da, 'izena’ emanda.

Egokiagoa da, arrazoi askorengatik: argazkiak eta bestelako fitxategiak igo ahal izateko, elkarren artean ezagutzeko eta taldeak egin gaiak elkarrekin jorratzeko, laguntza eskaini ahal izateko (inoiz ikusten bada gauzak modu errezago batean egitea dagoenean)…

Horretarako, ezer idatzi edo aldatu baino lehen saioan hasi behar da, norbera identifikatu behar da. Nahikoa da Saioa hasi sakatzea, pantailako goiko eskumako ertzean.

Laguntza. Saioa hasi 1.jpg


Ostean Sorapediak Erabiltzaile izena eta Pasahitza galdetuko ditu. Saioa hasi botoia berriro sakatu eta… barrura!

Laguntza. Saioa hasi 2.jpg


Kontua sortu

‘Izena’ izateko aurretik erregistratu behar da, behin. Bi modu daude horretarako:

  • Errezena. Bidali eskaera sorapedia@soraluze.eus, eta gu arduratuko gara guztiaz.
  • Azkarrena. Pantailako goiko eskumako ertzean Sortu kontua sakatu. Sorapediak galdetuko dizu Erabiltzaike izena, Pasahitza (bi aldiz idatzi beharko duzu, segurtasunez), e-posta helbidea eta Benetako izena. Azken bi hauek hautazkoak dira; hau da, aukerakoak.
Laguntza. Kontua sortu.jpg