«Laguntza:Fitxategiak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

Sorapedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
8. lerroa: 8. lerroa:
 
|style="padding:2px 5px"| [[Laguntza:Kontuak eta saioak (eu)#Saioan sartu| Saioan sartu]]
 
|style="padding:2px 5px"| [[Laguntza:Kontuak eta saioak (eu)#Saioan sartu| Saioan sartu]]
 
|-
 
|-
|style="padding:2px 5px"| [[Laguntza:Kontuak eta saioak (eu)# Kontua sortu| Kontua sortu]]
+
|style="padding:2px 5px"| [[Laguntza:Kontuak eta saioak (eu)#Kontua sortu| Kontua sortu]]
 
|-
 
|-
 
|style="padding:2px 5px"| <big>[[Laguntza:Fitxategiak (eu)| Fitxategiak]]</big>
 
|style="padding:2px 5px"| <big>[[Laguntza:Fitxategiak (eu)| Fitxategiak]]</big>

17:34, 23 urria 2015(e)ko berrikuspena

Hastapenak
Estilo kontua
Kontuak eta saioak
Saioan sartu
Kontua sortu
Fitxategiak



4.4 Materiala erabili: argazkiak. Nun eta nola kokatu Argazkia Sorapedian aurretik sartuta egon beharko da. Ez balego, sartu (ikus 6.2 Materiala nola igo). Gogoratu jpg, jpeg, png eta gif motako argazkiak bakarrik erabili daitezkeela. Sartu nahi dugun argazkiaren izena ezagutzen ez badugu, bi modu daude bilatzeko: • Goiko eskumako bilatzailean berba oso bat sartu (izenaren zatia izan daitekeena, edo azalpenean ager daitekeena). Emaitzeei kasurik ez egin, eta bilaketa berezia eskatu, fitxategia aukeratu eta bilatu berriro. Azkenik, behar dugun argazkiaren izena aukeratu edota kopiatu. • Ezkerreko menuan Fitxategia igo aukeratu, igotako fitxategien zerrenda eskatu, iragazia erabili (izena bakarrik) eta behar dugun argazkiaren izena aukeratu edota kopiatu. Modu hau erabiltzeko izena emanda egon behar da. Behin argazkiaren izena ezagutua edo kopiatua, argazkia sartu nahi dugun tokian zera idatziko dugu: Fitxategia: izena.jpg eta behar bada tamaina, markoa… adierazle guztiak. Kontuz! Ez ahaztu inoiz fitxategiaren luzapena! Oharra: Inoiz Fitxategia: izena.jpg ondo funtzionatuko ez balitz, aginte zaharrago bat erabil daiteke: Media: izena.jpg Argazkiak hiru lekutan sar daitezke: • Artikuluak goiko eskumako taulatxoa badauka, segururena taula berak argazki bat jartzeko tokia izango du. Hemen sartu beharreko argazkia politena edota erakargarriarena izan behar da. • Artikuluko beste edozein tokian argazkiak sar daitezke. • Azkenik, artikulu askok Irudiak izeneko atala izango dute. Hemen nahi adina argazki sar daitezke, artikuluan agertu direnak ere. 4.5 Materiala erabili: pdf fitxategiak Fitxategia erabili aurretik Sorapedian sartuta egon beharko da. Ez balego, sartu (ikus 6.2 Materiala nola igo). Gogoratu pdf motako fitxategiak bakarrik erabili daitezkeela. Argazkien moduan egingo dugu. Sorapediak ez du zuzenean pdf-a erakutsiko, esteka bat baizik. Esteka sakatuta, pdf dokumentua erakutsiko du. 4.6 Materiala erabili: mobi eta epub liburuak Liburua erabili aurretik Sorapedian sartuta egon beharko da. Ez balego, sartu (ikus 6.2 Materiala nola igo). Gogoratu mobi eta epub motako liburuak bakarrik erabili daitezkeela. Argazkien moduan egingo dugu. Sorapediak ez du zuzenean liburua erakutsiko, esteka bat baizik. Esteka sakatu, eta liburua gure ordenadorera jaisteko aukera izango dugu. 4.7 Materiala erabili: soinua eta musika Fitxategia erabili aurretik Sorapedian sartuta egon beharko da. Ez balego, sartu (ikus 6.2 Materiala nola igo). Gogoratu mp3 motako soinu fitxategiak bakarrik erabili daitezkeela. Argazkien moduan egingo dugu, baina Media: izena.mp3 erabiliz. Kontuz! Ez ahaztu inoiz fitxategiaren mp3 luzapena! 4.8 Materiala erabili: bideoa (you tube Sorapedia) Bideoa erabili aurretik YouTuben sartuta egon beharko da. Ez balego, sartu (ikus 6.3 Bideoa nola igo). Gordetzerakoan, YouTubek identifikadore bat ematen dio, eta berau erabiliko dugu Sorapedian:


6. FITXATEGIAK IGO Sorapediaren artikuluetan argazkiak, bideoa, soinua… ikusteko, bi urrats segi behar dira: aurretik, Sorapediara igo (hau da, kopia bat Sorapediaren biltegian gorde), eta gero artikulu barrura sartu. 6.1 Fitxategi izenak Igotako fitxategiak gero erabiltzekoak direnez, erabilgarritasun hau erraztu behar da; hau da, inork argazki, soinu, bideo… artikulu batean sartu nahi badu, bilaketa erraztu behar zaio. Horretarako, irizpide hauek erabiliko ditugu: • Izenburuan bilatzeko hitz gakoak agertu beharko dira. Esateko, sora.jpg beharrean hobe da Soraluzeko armarria.jpg izena. Modu honetan, argazkiak bilatzerakoan armarria eskatuta argazki hau (eta beste batzuk) agertuko da. • Fitxategiak (argazkiak, soinuak, bideoak…) multzo bat osatzen badute, aurretik multzoaren izena jarriko dugu. Modu honetan, zerrendak arakatzerakoan, multzoaren argazki guztiak elkarrekin agertuko dira. • Multzoaren ostean, argazki horretan zer ikusten den, edota zenbaki bat. Esateko 2014 Euskal Jaia 013.jpg, edo 2014 Euskal Jaia. Plaza zaharra.jpg, edo 2014 Euskal Jaia. Plaza zaharra 013.jpg • Urtea ere oso interegarria litzateke. Argazki kasuetan, egilea ezagitzen bada, sartzea komeni da. Horregatik, izenak osatzeko ‘formula’ hau proposatzen dugu: Multzo orokorra + azpimultzoa + zenbakia + ( + egilea + urtea + ) Adibide batzuk: • 2014 Euskal Jaia. Plaza zaharrekoak 17 (Kontrargi 2014) • San Martzial ermita. Ikuspegi orokorra 06 (1990) • Armendia baserria. Armarria 05 (Indalecio Ojanguren) Gogoratu: izenak jartzerakoan pentsatu fitxategi horiek nola bilatu, eta beste antzeko fitxategi asko ere egon daitezkela bertan. 6.2 Fitxategiak nola igo (eta formatu lehenesteak) Fitxategiak igotzeko (hau da, Sorapediaren biltegian gordetzeko) zure saioan sartu behar zara. Hau da, erregistratuta ez bazaude ezin duzu fitxategirik igo. Behin zure saioan sartu eta gero, ezkerreko menuan, azpikaldean, aukera berriak agertuko dira; horietako bat, Fitxategiak igo izenekoa. Sorapediak fitxategi luzapen hauek onartzen ditu: • Argazkiak: jpg, jpeg, png eta gif • Fitxategiak: pdf • Liburuak: mobi eta epub • Soinua eta musika: mp3 Bertan sakatu, eta argazkiaren fitxategia aukeratu behar da. Sorapediak fitxategiaren deskribapena idazteko aukera ematen du, eta ONDO EGITEA komeni da…. Nahiz eta gehienetan ez dugu egingo. Deskribapenik gabe, askoz zailago izango da argazkia bilatzea eta berrerabiltzea, zuk edo beste inork. Gainontzeko aukerei kasorik ez egin, eta Fitxategia igo sakatuko dugu. Fitxategiak banan banan igo behar dira. Beraz, beste fitxategia igotzeko prozesu guztia berriro egin behar da. 6.3 Bideo fitxategiak nola igo Bideo fitxategiak YouTuben gordeko ditugu, betiko moduan: YouTuben sartu, Igo botoiari eman eta bideo fitxategia sartu. Kanalak zer? Formatoarekin ez da aparteko kezkarik: YouTuben ikusten bada, Sorapediak erakutsiko du!