Guide du voyageur (eu)

Sorapedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Guide du voyageur
Guide du voyageur. Azala.jpg
Egilea Richard et Quétin
Hizkuntza Frantsesez
Urtea 1853
Argitaletxea L. Maison
Hiria Paris


Izenburu osoa[aldatu]

Guide du voyageur en Espagne et en Portugal

España eta Portugaleko bidaiari gida

Liburua zertan den[aldatu]

Argitalpen berria. Mellado-ren Gaia eta Murray-ren Hand book for Spain oinarriaz hartuz, eta lekuetan hartutako oharrak erabiliz, berrosatua, zuzendua eta handitua. Bi erresumen errepide-mapa ederraz osatua, modu bikainez grabatutako ikuspegiez eta soinekoez apaindua.

Soraluzeri buruzkoak[aldatu]

(233. orrialdea)

PLACENCIA, Gipuzkoako herria, Bergarako epai-barrutian, Calahorrako eliz-barrutian, 1.700 biztanleekin. Bere kokapena ez da batere atsegina. Parroki eliza, saltzaile-elkarteak lagundutako nautika-eskola, lehen mailako eskola, moja komentua (convento de Monjas) eta sei ermita; oso zubi ederra Deba gainen, erreka honek herria erdibitzen duela. Bere lurrak zekaleak zein berdurak ematen ditu, abere salmenta ere oso handia da; bertan ehunkiak, arma zuriak zein suzkoak etab. egiten dira. Abuztuak 15ean azoka ederra, oso jendetsua.

Gure bidea ipar-ekialderuntz jarraituz, Maltzagako Benta topatzen dugu; honen gainea Arrateko santutegi ospetsua dela; seguituan Deba erreka zeharkatu eta sartzen gara…

Erreferentziak[aldatu]

Guide du voyageur en Espagne et en Portugal (1853). Richard et Quétin. Parisko Liburutegi Nazionala (Biblioteque Nationale de Paris)