Unamuno baserria (eu)

Sorapedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Unamuno
Argazkirik ez.jpg
Izen formala Unamuno
Bailara Txurruka
Altuera 205 m
Hedadura 10 Ha
Kaletik 4 Km


Bertako familia

Eguren


Baserriaren inguruko kontuak

Soraluzeko baserri eta abizen zaharra da Unamuno. Izen bereko Bergarako etxeak hemengoa du jatorria eta beraz, zeharka bada ere, Miguel de Unamuno idazle ezaguna ere.

Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da:

UNAMUNO, Txurruka ballarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian (UNAMUNO: cas. del valle de Churruca, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Placencia).

1975. urtean erre zen Unamuno baserria, eta bertako familia kalera etorri zen. Ordurarte baserritik bizi izan ziren, eszena etxerik etxe partitzen zutela eta barazkiak Soraluzeko plazan saltzen.

Gaur egun baserriaren zati bat estalita dago, eta bertan egoten dira ortuan lan egitera edo arratsalde pasa joaten direnean.


Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Kokapena

(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

Loading map...


Erreferentziak

Diccionario de Madoz. Bavierako Estatu Liburutegia (Biblioteca Estatal de Baviera)