Soraluze. Monografía histórica (eu)

Sorapedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Soraluze. Monografía histórica
Soraluze. Monografia historikoa. Azala.jpg
Egilea Ramiro Larrañaga Fernández de Arenzana
Hizkuntza Gaztelaniaz eta euskaraz
Urtea 1993
Argitaletxea Soraluzeko Udala
Hiria Soraluze


Izenburu osoa

Soraluze Placencia de las Armas. Monografía histórica.

Soraluze. Monografia historikoa


Liburua zertan den

1970 Gipuzkoako Aurrezki Kutxak herriz herriko monografi txikiak argitaratu zituen, horien artean Placencia de las Armas izenekoa. Egilea Ramiro Larrañaga izan zen.

Liburuaren tamaina zela eta, hainbat eta hainbat gauza kanpoan geratu ziren. Ardura edo kezka horrek Ramiro Larrañaga bultzatu zuen monografia historiko hau argitaratzera. Lan honetan, Soraluzeko Udala eta Gipuzkoako Aldundi Foralaren laguntza izan zuen, baita beste erakunde hauena: Kutxa (Gipuzkoa Donostia Kutxa), Euskadiko Kutxa, BBV Banco Bilbao Vizcaya, Banco Guipuzcoano eta SAPA (sociedad Anónima Placencia de las Armas).

Liburua 8 atalez (eta hainbat eranskinez) osatuta dago:

  • Herriaren jatorria.
  • Industri historia.
  • Historia militarra.
  • Eliz historia.
  • Udal administrazioa.
  • Ongizatea eta osasuna.
  • Herri hezkuntza.
  • Leinua, baserriak eta armarriak, pertsona ospetsuak, elezaharrak.
  • Eranskinak: udal arautegiak, testigantzak, dokumentuak.

Testuez gain, liburuak hainbat argazki historikoak biltzen ditu, eta herri kaskoaren planoa ere. Duda barik, Soraluzeri buruz inoiz idatzi den liburu osoena.


Irudiak

Handitzeko sakatu

Erreferentziak