Antica Placenzia ardoak (eu)

Sorapedia(e)tik
Jcao (Eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:08, 16 urria 2015

(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Antica Placenzia. Sigilua.jpg

Antica Placenzia ardo sorta baten marka da, Cantine Campana izeneko upategiak landua


Cantine Campana bodega

Antica Placenzia. Cantine Campana sigilua.jpg

Cantine Campana vini piacentini[1] izeneko upategia Italiako Piacenza probintzian dago, Colli Piacentini (Piacenzako muinoak) eskualdean. Ardo inguru honi DOC dei Colli Piacentini esaten zaio, 18 JIK (Jatorrizko Izendapen Kontrolatuak) daude bertan.

Campana familiaren upategi hau Val d'Arda eta Val Chero artean dago, eta erabilitako mahats gehienak bailara hauen pendizetik datoz. Urtean 900.000 boteila inguru egiten dituzte, horietatik %80a JIK hauetakoak: Gutturnio, Barbera, Bonarda, Ortrugo, Malvasia Aromatica di Candia, Monterosso Val d'Arda, Pinot Grigio eta Trebbianino Val Trebbia. Honetaz gain, IGT ardoak (Indicazione Geografica Tipica) ere egiten dituzte: Terre di Veleja eta Emilia.

Ardo eskaintza bost markatan antolatu dute:

  • Linea Tradizione
  • Linea Nobili
  • Linea Antica Placenzia
  • Linea Ca'de Signori
  • La Ciocca
Barbera Frizzante

Antica Plazenzia marka

Antica Placenzia[2] markapean ardo hauek eskaintzen dituzte:

  • Alteo (beltza)
  • Estella (zuria)
  • Barbera Frizzante (aparduna)
  • Bonarda Dolce (goxoa)
  • Bonarda Secco (lehorra)
  • Gutturnio Frizzante (aparduna)
  • Gutturnio Superiore (aparduna)
  • Malvasia Dolce (goxoa)
  • Malvasia Secco (lehorra)
  • Ortrugo Frizzante (aparduna)
  • Trebbianino Frizzante (aparduna)


Argazkiak

(handitzeko sakatu)


Erreferentziak

  1. Cantine Campana web orria (italieraz eta ingelesez)
  2. Antica Placenzia web orria (italieraz eta ingelesez)