Belizeko Placencia herria (eu)

Sorapedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Hondartza eta palmerak

Belizeko Placencia[1] herri txikia da, Stann Creek eskualdekoa.


Geografia

Belize Karibe itsasertzean dago, Yucatan penintsulan.

Belize hegoaldean 20 kilometrotako penintsula dago, Placencia izenekoa, kostaldearen paraleloa. Barruan geratzen den golkoari Placencia aintzira esaren zaio (Placencia lagoon).

Penintsulak 100-200 metrotako zabalera dauka, eta bertatik Placencia road izeneko errepidea pasatzen da, aeroportutik (Placencia Airport) penintsula puntar aino. encia aintzira ondoan dago, puntan. Frentean, Placencia kaioa du. Placencia road aeroportua joateko

Historia

Ingeles puritanoek sortu zuten 17. mendean, Nova Scotia eta Provedencia uhartetik etorrita, baina herri zahar hura 1820 urte inguruan desagertu zen.

XIX. mende bukaeran familia batzuk etorri ziren bertara, eta itsasotik bizi ziren. Espainarrek Placentia izendatu zuten, eta bertako lurmuturra Punta Placentia.

2001. urtean Iris hurakanak herriko etxe ia guztiak desegin zituen (ia %95a). Ordurako turismo herria bilakatzen ari zen, bertan dauden hondartza ederrengatik.


Turismoa

Inguruan ditu Maya hondartza aipagarria eta Placencia aintzira. Hondartzatik aintzirara 100 edo 200 metro besterik ez dagoenez, etxe gehienak hondartza, aintzira edo ubide baten ondoan daude.

Turismoa dela eta, eskaintza zabala du, ur-kiroletik hasi (kayak, snorkel, urpekoak, arrantzan, tiburoiak ikusi...), jatetxe ugari eta arte galeria ere. Ospe handikoak dira Placenciako Otarrain Jaialdia, Placencia Penintsulako Arte Jaialdia eta Pazko Astea.

Hau guztia dela eta, herria asko hazi da, ia 1000 biztanle ditu. Gaur egun aeroportua eta guztik dauka, Placencia Airport.


Argazkiak

(handitzeko sakatu)


Informazio gehiago

Placencia Travel Information. Belize Bidai Aldizkarian (ingelesez)
Placencia Village Guide. Placencia herriko gida (ingelesez)
Village activities. Jarduera eskaintza (ingelesez)


Erreferentziak

  1. Placencia. Wikipedia (ingelesez)