L'Espagne pittoresque (eu)
L'Espagne pittoresque | |
---|---|
Egilea | Manuel de Cuendias eta V. de Féréal |
Hizkuntza | frantsesez |
Urtea | 1848 |
Argitaletxea | Librairie Etnographique |
Hiria | Paris |
Izenburu osoa
L'Espagne pittoresque, artistique et monumentale. Moeurs, usages et costumes
España bitxia, artistikoa eta monumentala. Ohiturak, usadioak eta soinekoak
Liburua zertan den
Iraultza garaian hasita, Frantziako armadaren historia jasotzen du liburua, modu onean beti. Horretarako, egileak hainbat mariskal, almirante, jeneral eta goi mailako ofizialen memoriak erabili zituen.
Soraluzeri buruzkoak
(233. orrialdea)
Aurrera joan gaitezen. Deba ibaiaren urek sortutako haran aberatsean gaude ia: erreka zeharkatu; pasatzerakoan, begirada bat egingo diogu Soraluzeri, ibai-ertzetan hain goxoki kokatua. Aspaldian gerra-tresna eta su-armen lantegi garrantzitsua zuen. Gaur egun ehiza fusilak eta luxuzko pistoletak egiten dira oraindik, M. Robert-enak baino hobeak eta merkeagoak. Egia da Soraluzeko armak ahotik kargatzen eta deskargatzen direla, eta inoiz ez kulatatik.
Erreferentziak
L'Espagne pittoresque, artistique et monumentale. Parisko Liburutegi Nazionala (Biblioteque Nationale de France)