Correspondance de Napoleon I (eu)

Sorapedia(e)tik
Jcao (Eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:26, 3 urria 2015

(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Correspondance de Napoleon I
Correspondance de Napoleon I. Azala.jpg
Egilea Napoleon I
Hizkuntza Frantsesez
Urtea 1858
Argitaletxea Henri Plon
Hiria Paris


Izenburu osoa[aldatu]

Correspondance de Napoléon Ier. Tome 17 / publiée par ordre de l'Empereur Napoléon III

Napoleon lehenaren eskutitzak. 17. atala, Napoleon IIIaren aginduz argitaratua

Liburua zertan den[aldatu]

Napoleon III-k, ospea irabazteko, bere osabaren Napoleon lehenaren eskutitz guztiak argitaratzea agindu zituen. Bertan, kanpaina militarren deskribapenetan eta aginduetan, Soraluze (hots, Placencia) bitan agertzen da.

Soraluzeri buruzkoak[aldatu]

(43. orrialdea)

13777 - ALEXANDREri, NEUCHATELeko PRINTZEARI,

GUDAROSTE HANDIAREN JENERAL HANDIENA,

Baionan, 1808.ko apirilak 21an.

Lehengusua, zure estadu nagusiko ofizial baten bidez bidali segituan ondoko agindua Ducos brigada jeneralari: eskuadroian irtetzeko, behin behinezko 13 erregimentuaz eta bere bi kainoiez, eta Arrasate eta Soraluzera joateko, eta bertako biltegietatik 15.000 arma eskuratzeko eta Donostiara ekartzeko. Ulertuko duzunez...


(204. orrialdea)

13951. — JOACHIMi, BERG-eko DUKE HANDIARI,

Españako ERRESUMAREN TENIENTE JENERALA, MADRILEN.

Baiona, 1808.ko maiatzak 8an, arratsaldeko lauretan.

Aurretik esan dizut Soraluzeko fusilak Espainolenak direla, eta Donostiara eramanak izan badira berau biltegia eta gotorlekua delako izan da, inork ez dituela eramango segur egoteko. Ministroak itsasontziratu nahi dituenak, bere agindura itsasontziratuko dira.

Erreferentziak[aldatu]

Correspondance de Napoléon Ier. Tome 17 / publiée par ordre de l'Empereur Napoléon III (1858). Parisko Liburutegi Nazionala (Biblioteque Nationale de Paris)