Sevillako bertsoak (eu)

Sorapedia(e)tik
Jcao (Eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:30, 14 iraila 2015

(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Izenburua 1619. urtean Sevillan argitaraturiko bertsoak:
Canción en lengua vascongada o vizcayna que contiene la sustancia deste sermon
Egilea/k Koldo Ulibarri Orueta
Aldizkaria Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo". XLV-1
Data 2011
Orriak 361-385
Hizkuntza Euskaraz
Irakurtzeko sakatu hemen


Laburpena

Artikulu honetan 1619an Sevillan argitaraturiko poesia bat aurkezten dugu, testu garrantzitsua bere goiztasunagatik baina batez ere bere hizkera motagatik, euskal dialektologiako zenbait baieztapen berrikustera baikaramatza.

Lehenengo atalean testua non aurkitu dugun azaltzen da eta bigarrenean poemaren metrikaz eta edukiaz ohar batzuk ematen ditugu. Ondoren testuaren edizioa dugu (§ 3), hau ulertzeko interesgarri jo ditugun oharrez lagunduta (§ 4). Bosgarren atalean hizkeraren zenbait ezaugarri aztertzen ditugu, testua nongoa izan daitekeen argitzeko bidea irekiz, eta hurrengo atalean (§ 6) azterketaren ondorioak laburtzen ditugu. Amaitzeko, testuaren hiztegia eta adizkitegia ditugu (§ 7), edizioaren lagungarri izan daitezen.

Soraluzeri buruzko zatia dakar, hala dioena:

Jatorrizkoa Batuaz
Placencian eguiten
gogorra mosqueta,
ballesta galçayruscoez
gentea armassen da.
Soraluzen egiten
mosketa gogorrak,
altzairuzko ballestaz
jentea armatzen da.
Eta falta ez dira
machetaq sorrotsaq,
Jaunaq eman sien
ligeraq corpusaq.
Eta ez dira falta
matxete zorrotzak,
Jaunak eman zien
arinak gorputzak.
Onela defendissen
Vizcayco erria,
Erromaren contra
debe victoria.
Honela defenditzen
Bizkaiko herria,
Erromaren kontra
irabazi dute.

Irudiak

(handitzeko sakatu)

Erreferentziak