Diccionario de Madoz (eu)

Sorapedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Diccionario de Madoz
Diccionario de Madoz. Azala.jpg
Egilea Pascual Madoz Ibañez
Hizkuntza Gaztelaniaz
Urtea 1845-1850
Argitaletxea Pascual Madoz
Hiria Madrid


Izenburu osoa

Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar

España eta itsasoz bestaldeko bere kolonien hiztegi geografiko-estatistiko-historikoa

Liburua zertan den

16 tomotan argitaratua, hiztegi geografiko hau 1846 eta 1850 urteen artean agertu zen, Pascual Madozek bultzatuta.

El Madoz moduan ezagutua, egilearen arabera 15 urte, 11 hilabete eta 7 egun kostatu zitzaion. Lantegi honetan mila laguntzailetik gora izan zituen, eta hogei korrespontsal: "Ez naiz ni Hiztegi Geografiko-Estadistiko-Historikoaren egilea: meritua probintzia guztietan izan ditudan honenbeste laguntzaieei dagokie, eta erredazkio bulegoetan lan egin duten lagun onei; batzuen eta besteen izenak, Cuba, Puerto Rico eta Filipinetako korrrespontsaleekin batera, behar den tokian jasoko dira; eta meritua 1836. urtetik hona izen diren gobernu guztiei ere badagokie, kolore politikoari erreparatu gabe nire lanak modu noble eta leialean bultzatu dituztela"

Historialari, ikerlari eta arkeologoak oraindik ere lan hau erabiltzen ari dira, hondakin, aztarna eta balizko arkeologi-lekuen informazio interesgarria jasotzen duelako, garai hartako itxuraren azalpenekin.

Soraluzeri buruzkoak

(13. atala/ 76. orrialdea)

SORALUZE: udala duen herria, Gipuzkoako probintzian (8 ½ legoa Tolosara), Bergarako epai-barrutian (1 ½), Burgoseko lurralde entzutegian (30), Probintzi Baskongadoetako kapitania orokorrean (8 Gasteizera), Calahorrako eliz barrutia (25); probintziaren batzarretan korregidorearen ezkerreko 11. garren jarlekua du, eta botoa 23. tokian ematen du, 26 surekin.

KOKAPENA: bi mendi garai artean, elkar ikutzen dutenak. EGURATS hezea; ipar eta hego haizeak, eta gaixotasun arruntenak katarroak, urdail sukarrak eta hezueria. Herri kaskoan 109 ETXE ditu, eta 91 baserrietan sakabanatuta, bere azpiko San Andrés (29), Ezozia (23), Txurruka (13) eta Irure (27) ballaratan; udaletxea, harri landuzko fatxada txukunaz, hiru arkuen gainean eraikita; espetxea, ostatua, arma lantegiko erregetxea, plaza bat, neska-mutilentzako eskola, 136 ikasleekin eta eguneko 8 errealez ornitua; ur bikaineko 2 iturri, Aranekoa eta Errekalde izenekoak; harri landuzko eliz parrokiala (Sta. Maria), estukozko erretaula duena, errazio osoko 4 onuradun eta errazio erdiko beste bik artatua, Ondarribiko kabildoak izendatzen dituenak, eta 5 ermita: San Emeterio eta Celedonio, Gurutze Santua, San Andrés, San Esteban eta Occitiko Andremaria. MUGAK iparraldean Elgoibar; ekialdean Azkoitia; hegoaldean Bergara, eta mendebaldean Eybar; bere zabalera 2 legoatako borobila da, barruan Muzkiritzu eta Elosua mendiak daudela, haritz, pago eta intxaurrez beteta. LURRA kalitate onekoa da eta gariarentzat oso aproposa, herrialde osoko mardulena; Deba ibaiak hegoaldetik iparraldera zeharkatzen du, eta herrikaskoa bera ere, bertan berriki eraikitako zubia duena. BIDEAK; orgabideez gain, itsas ertzera doan errepidea, egoera onean. POSTA Bergaratik jasotzen da oinez, astelehen, eguazten, eguen eta zapatuetan.

EKOIZPENA: garia, artoa, centeno, baba baltzak, babak, gaztainak, intxaurrak, arbiak eta sagarrak; ardiak eta behiak hazten dira; erbiak, azeriak, eperrak eta zozoak ehizan egiteko; aingirak, loinak, barboak eta amorrainen bat arrantzan egiteko. INDUSTRIA: 4 irin-errota eta arma lantegi famatua, gaur oso jausita, baina sasoi bateko prosperitatea gogoangarria duena, soraluzetarrek ospe europearra izan zutenekoa, su arma mota guztiak eraiki zutelako sendotasun eta proporzioaz. Sasoi disdiratsuena 1800 eta 1803 artekoa izan zuen, Santander, Coruña, Cádiz eta beste lekutara bidalketa egin eta gero biltegiek oraindik 30.000 fusil bikain gorde zituztela. Independentzia gerrak, bertakoak sakabanatuz gain, hilzorian laga zuen lantegia; eta azken gerra zibila beste ezbehar larria izan zen. Lantegia artilleriako zuzendaritza orokorraren menpe dago, eta Gobernuak zuzendaria izendatzen du, artileria komandantea izan ohi dela; badaude Gobernuak izendatutako beste menpeko, danok Erregetxe magnifikoan bizi direla: banaketa bikaina, biltegi onak eta armen azterketa eta arakatzea egiteko behar diren bulegoekin etab. Aurretik, lantegia Caracaseko konpañiaren menpe egon zen, eta honek zuzendaria eta aztertzaileak bidaltzen zituen Soraluzera. BIZTANLEGOA: 360 auzotar, 1,812 pertsona. ZERGAPEKO ONDASUNA: 89,816 erreal.


(15. atala/ 680. orrialdea)

Zer Zenbat
Biztanlegoa Gizonak 360
Animak 1812
Udal estatistika Zinegoitz millarista 70
Hautesleak 70
Hautagaiak 70
Tenienteak 2
Regidoreak 2
'común'-eko diputatuak 1
'común'-eko personeroak 1
Auzo alkateak 0
Kintoak 18 urtekoak 5
19 urtekoak 5
20 urtekoak 6
21 urtekoak 10
22 urtekoak 10
23 urtekoak 8
24 urtekoak 5
GUZTIRA 49
Cupo de sold. cor.
à 4 q. de 25.000 hs.
3,6
Ondasun eskuragarria Lur eta abereak 65.396 erreal
Hiritarra 21.420 erreal
Industria eta komertzioa 3.000 erreal
GUZTIRA 89.816 erreal
Etxeko 249 err. 17 mar.
Biztanleko 49 err. 29 mar.


Iribe (9. atala/ 443. orrialdea) Irigarte (9. atala/ 444. orrialdea) Iturbe nuevo (9. atala/ 468. orrialdea) Iturbe nuevo (9. atala/ 468. orrialdea) Iturriaga (9. atala/ 469. orrialdea) Izaguirre (9. atala/ 471. orrialdea) Larreategui (10. atala/ 89. orrialdea) Legarda (10. atala/ 123. orrialdea) Madari (10. atala/ 518. orrialdea) Manso (11. atala/ 191. orrialdea) Mendiola (11. atala/ 375. orrialdea) Mendizabal (11. atala/ 376. orrialdea) Mendoz (11. atala/ 376. orrialdea) Muneta (11. atala/ 686. orrialdea) Olea (12. atala/ 232. orrialdea) Oriturri (12. atala/ 361. orrialdea) Quirueta (13. atala/ 351. orrialdea) Sagasay (13. atala/ 616. orrialdea) Saloguen-abajo (13. atala/ 703. orrialdea) Saloguen-arriba (13. atala/ 703. orrialdea) Uzcarate (15. atala/ 250. orrialdea) Unamuno (15. atala/ 215. orrialdea) Urrizti (15. atala/ 235. orrialdea) Zabale (16. atala/ 440. orrialdea) Zabaleta (16. atala/ 440. orrialdea) Zuluaga (16. atala/ 677. orrialdea)

Gainera, beste aipamen asko ere egiten dira:

(11. atala/ 248. orrialdea) Marquina inguruko herrien sorrera (Herlaybia eta Saraluce)

(14. atala/ 677. orrialdea) Tavira de Durango artziprestegoa, Soraluze Eybar bikariotzakoa.

(9. atala/ 88. orrialdea) Villas separadas de Guipúzcoa (1789.eko banaketa)

(9. atala/ 91. orrialdea) Guipúzcoako geologia. Kare ustela eta Ophito (ofita harria, otaharria) (9. atala/ 94. orrialdea) Guipúzcoako b Bideak

(9. atala/ 113 orrialdea) Guipúzcoa. Riqueza urbana

…azken karlistadaren ostean… Irun, Pasaia, Andoain, Bergara, Soraluze eta beste herritan eraikin asko bota zirela…

(15. atala/ 678. orrialdea) Vergara. Partido judicial. Herrien arteko distantziak

(15. atala/ 679. orrialdea) Vergara. Partido judicial. Bideak


Erreferentziak

Diccionario de Madoz. Tomo XIII. New York-eko Liburutegi Publikoa (Public Library of Nueva York)