Vita Ignatii Loiolae (eu)
Vita Ignatii Loiolae | |
---|---|
Egilea | Joanne Alphonso de Polanco |
Hizkuntza | Latinez, gaztelaniaz eta italieraz |
Urtea | 1894 |
Argitaletxea | Excudebat Typographorum Societas |
Hiria | Madrid |
Izenburu osoa[aldatu]
Vita Ignatii Loiolae et rerum Societatis Jesu. Historia
Loiolako Iñigoren bizitza, eta Iosu Lagundiaren gauzak. Historia
Liburua zertan den[aldatu]
Loiolako Iñigoren bizitza. Lehen alea (1491-1549)
Soraluzeri buruzkoak[aldatu]
(538. orrialdea)
Soraluzen kontatzen denez, Alonso Jauna Erregeak Juan Perez eta Gil Lopez-en anaia oinordetzaz, herritik gertuko jabegoez eta herri barneko lurrez saritu zuen, Algeziretako borrokatan saiatzeagatik; bertako setiora gipuzkoarrak agertu ziren, Gipuzkoako merino Nagusia Beltran Velez de Guevara zutela, Garibaik kontatzen duenez, 14. lib, 19. atal. Eta setio hartan, mila hirurehun eta berrogeta hirugarren urtean, lurrez eta itsasoz adorez zerbitzatu zutenez, hiribildua eraikitzeko pribilegioa eman zuen. Bertan, zaldun sarituak Loyola Echea sortu zuen, hau da, Loiola Etxea, Azpeitiako bere gurasoen armekin ornatu zuela, eta gaur egun Soraluzen eta Gipuzkoako hainbat tokitan gordetzen direla, noblezaren jatorria Loiola Etxean dutela.