Liburutegi digitala (eu)
Liburuak eskuratzeko modua
Liburuak jaisteko, beherago dagoen zerrendatik aukeratu nahi dituzun formatua eta liburua. Gainean sakatzerakoan beste pantaila bat agertuko da.
Bertan, erdi erdian, Download izeneko botoia ikusiko duzu. Bera sakatu eta liburua zure ordenadorea jaitsiko da, segururena Deskargak izeneko direktoriora.
Behin zure ordenadorean, liburu elektronikora konektatu USB kable baten bidez eta fitxategia pasa. Calibre programaren erabiltzailea bazara, badakizu nola egin... eta ez baduzu erabiltzen, agian interesatuko zaizu erabiltzen hastea. Dena dela, azken aukera zuzenean pasatzea da: fitxategia Deskargak direktoriotik kopiatu (Ctrl C), liburu elektroniko barrura sartu eta, dagokion tokian,fitxategia atxiki (Ctrl V).
Egile eskumenak
Hemen topatuko dituzun liburu guztiak liburu askeak dira: egile eskumenak iraungita daudelako, egile berak liburuak utzi dituelako edota Interneteko liburutegi digital publiko batetik jaitsita daudelako.
Dena dela, liburu batekin arazo legalik egon daitezkeela uste baduzu, mesedez sorapedia.posta@gmail.com helbidera mezua bidali, Sorapediaren arduradunak jakinaren gainean jartzeko.