Harpasuak (eu)

Sorapedia(e)tik
Jcao (Eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:26, 15 azaroa 2015

(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Haspasuak
Argazkirik ez.jpg
Egilea Kontrargi Argazki-Kolektiboa
Hizkuntza Euskaraz eta gazteleraz
Urtea 2014
Argitaletxea Soraluzeko Udala
Hiria Soraluze


Izenburu osoa[aldatu]

Harpasuak. Eli Lakuesta Gorosabel


Liburua zertan den[aldatu]

Liburua Eli Lakuesta Gorosabel (1929-2000) argazkilariaren ondarearen erakusgarria da.

Eli Lakuesta argazkilaria izan zen ofizioz, aurretik Soraluzen eta Eibarren gero. Baina, honetaz gain, bere kasa eskualde guztiko eginkizun guztien argazkiak jasotzen zituen, eta Eibarko Calbetón kaleko bere dendaren paretan (Facebook-en Wall antzekoa) erakusten zituen.

Eli Lakuestaren ondarea familiak gorde izan du: 60.000tik gorako negatibo. Honi esker, eta familiarekin bat eginda, Kontrargi Argazki-Kolektiboak ondare hau jasotzeari ekin zion: azken urteetan, plakak eta negatiboak jaso, garbitu, eskaneatu, txukundu, antolatu… milaka eta milaka argazki zaharberritu ditu.

Argazki hauekin, liburuaz gain, Kontrargik hiru erakustaldi ere antolatu ditu. Liburuak 113 argazki jasotzen ditu (denak zuri-beltzean), gehienak Soraluzen hartutakoak, baina Eibarkoak edota Bergarakoak ere badaude. Argazkiak halaxe daude antolatuta:* Herriko paisaia

  • Gertakizun zibilak
  • Baserrikoak
  • Enkarguak
  • Jaiak
  • Eskola
  • Umeak
  • Despedidak
  • Industria
  • Antzerkia
  • Dantzariak
  • Musikariak
  • Kirolak
  • Herritik kanpo

Irudiak[aldatu]

Handitzeko sakatu

Erreferentziak[aldatu]