Ramiro Larrañaga (eu)

Sorapedia(e)tik
Jcao (Eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:21, 7 azaroa 2015

(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Ramiro Larrañaga
Fernández de Arenzana
Ramiro Larrañaga Fernandez de Arenzana (zuri-beltzean).jpg
Jaio Soraluze, 1924/04/22
Hil Donostia, 2005/05/19
Profila Grabatzailea, idazlea eta armetan aditua


Bizitza[aldatu]

Armagintzan lan egiten zuen familia batean jaio zen. Neba-arrebetan nagusiena zenez, aita hil zitzaienean, izeba moja baten bidez, Iruñera bidali zuten ikastera. Han zegoela, 1936ko gerrak harrapatu zuen, eta artean nerabea zela, 15 urterekin, erreketeekin frontera joan behar izan zuen, Tercio de Zumalacárregui-rekin. Ebroko batailan eta Valenciako kanpainan parte hartu zuen.

Gerratik Soraluzera bueltatu zenean, grabatzaile lanari ekin zion kanoi-fabrikan. 1945 urtetik aurrera maisu moduan. Jakin minak bultzatuta, zizela grabatuetan erabiltzeko modu berriak garatu zituen. Ondoren, apaindurazko grabaketak egiten ikasi zuen Eibarko eskopeta-fabrika batean. Ostean, fabriketatik aldenduta bere kontura hasi zen beharrean, eta zenbait urtez Soraluzeko udaletxeko bulegari izan zen.

Bere lan-ibilbidea Donostiako Aurrezki bukatu zuen. bertan, denboraldi batez, argitalpen-zerbitzuan ere aritu zen zuzentzaile lanetan.

Grabatzaile moduan hasi zen armak eta bere bilakaera historikoa aztertzen, eta Soraluzeren historia ere. 1970tik aurrera hasi zen nabarmentzen idazle eta arma-aditu moduan, artikulu ugari argitaratzen Boletín de la R.S.B.A.P. eta Vida Vasca aldizkarietan.

2003. urtean Beñat Doxandabaratz Otaegik elkarrizketatu zuen, eta Errebolberra euskaldun batek asmatu zuen[1] izenarekin argitaratu zuen.


Liburuak[aldatu]

Hona hemen entzutetsuenak:

  • (1970) Placencia de las Armas
  • (1972) Un guipuzcoano desconocido, Ramón de Gorosta (1834-1889)
  • (1981) Sintésis histórica de la armería Vasca
  • (1984) Museo de Armas
  • (1988) Los Zuloaga. Dinastía de artistas vascos
  • (1993) Soraluze Placencia de las Armas : monografía histórica
  • (1996) El grabado en Eibar. Nuestros grabadores
  • (2000) Los bocetos de Plácido Zuloaga
  • (2001) Armeros vascos. Repaso histórico - Raices y desarrollo
  • La prueba de armas portátiles
  • 500 años de armería vasca
  • The Art and Tradition of the Zuluagas


Artikuluak[aldatu]


Irudiak[aldatu]

(handitzeko, sakatu gainean)


Erreferentziak[aldatu]

Ramiro Larrañaga. Wikipedia
  1. Errebolberra euskaldun batek asmatu zuen. Ramiro Larrañaga-rekiko elkarrizketa.