Canción al Rey y a la Reyna (eu)

Sorapedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Izenburua Canción dedicada al Rey y a la Reyna N.S.Q.D.G.
Egilea/k Manuel Tapia
Hizkuntza Gaztelaniaz
Iturria Madrilgo Liburutegi Nazionala
Partitura sakatu hemen
Entzuteko sakatu hemen


Letra

Jatorrizkoa Euskaraz
Triunfe la España con la paz y la buena unión.

Si Fernando adora la España todos claman de buen corazón,
pues con ella triunfante y gloriosa a la Reyna infunde valor.

Españak irabaz dezala bakeaz eta batasun onaz
Fernandok España maite badu denok bihotz onez deiarka
berarekin irabazle eta lorios Erreginari balorea ematen diolako
Viva viva nuestros amados reyes para aumento de nuestro gozar.

El poder que le dan a la infanta es la dote que le ha de quedar,
pues las leyes conformes declaman que María Luisa se ha de coronar.

Biba, biba gure errege maiteak gure gozamenerako

infantari emandako boterea geratu behar zaion dotea da,
dauden legeek diotenez Maria Luisa koroatu behar da.

Azalpenak

Fernando VII lau emazte izan zituen. Bigarrena María Isabel de Braganza izan zen, eta 1816. urtean ezkondu ziren. 1817.ko abuztuak 21an alaba izan zuten, María Isabel Luisa, baina 1818.ko urtarrilak 9an hil zen.

Beraz, Manuel Tapiak 1817. urteko azken hilabeteetan egingo zuen abestia. jatorrizko partitura halaxe sinatuta dago: Compuesta por Man. Tapia, Portero de la Rl. Fábrica de Armas de Chispa de Placencia.

Orduko legeak esaten zuenez (Lege Salikoa), erregearen alabek ezin zezaketen erreginak izan; hau da, koroa aitarengandik semearengana pasatzen zen, eta semerik ezean, aitaren anaiari. Fernando VII-a hil zenean, semerik ez zuenez, Carlos María Ysidro-k koroa eskatu zuen eta lehen karlistada piztu.

Abestiaren letrak erakusten duenez, Fernando VII-a hil baino 15 urte aurretik eztabaida hau bero bero zegoen, María Luisa se ha de coronar. Gogoratu behar da sasoi hartan Fernando VII-a errege absolutua zela, eta liberalak jazarriak zeudela, espetxean edo erbesteratuak.


Egilea

Manuel Joaquin Francisco Tapia Ballesteros Soraluzen ezkondu zen, 1816-05-06ean, Manuela Asencia Vergara Larreategui andrearekin.

Soraluzeko parrokiaren fondoan ezkontza ziurtagiria gordetzen da. Jatorrizko partida Bilbon dago, Austuriaseko 1. Infanteria Batailoiaren fondoan, Ezkontza, Bataio eta Hildakoen liburuan.

Bada Manuela Ascensia Vergara Aritia izenekoa, Soraluzen 1792-05-18an jaioa. Urte haietan bada Vergara Larreategui izeneko familia ere, baina ez da Manuelarik haien artean.

1829-10-22an, berriz, José María Tapia Vergara izenekoa jaio zen. Aita, Manuel Tapia Ballesteros eta ama Manuela Vergara Sarriategui (hau da, Larreategui). Aurreko kasuaren moduan, Soraluzekoa bataio ziurtagiria baino ez da: jatorrizkoa Valladoliden dago, San Esteban parrokiaren gudari fondoan, 139 orrian.

José María Tapia Vergara hau Soraluzen hil zen, 1850-09-15ean.

1880-07-09ean Asencia Vergara izenekoa hil zen Soraluzen; Manuel Tapiaren emaztea balitz 88 urte izango zituen.


Irudiak

Handitzeko sakatu

Erreferentziak

Jatorrizko partitura