El que tenga una maleta (eu)

Sorapedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Izenburua El que tenga una maleta
Egilea/k ezezaguna
Hizkuntza Euskaraz eta gaztelaniaz
Iturria Ignacia Múgica
Partitura sakatu hemen
Entzuteko sakatu hemen


Azalpenak

Abesti hau benetako jingle-a da; hau da, telebistako irakarkietan erabiltzen den abesti motzak, jendeari 'produktua' saltzeko.

XX mendeko aurreko urteetan, orain dela ia 100 bat urte, Elgeta errekadistak abesten omen zuen, bere zerbitzuak adierazteko eta prezioak ezagutarazteko. Gainera, sei maleta eramateko bost zentimok deskontua egiten zuen, rappel esaten zaiona.

Jingle, rappel... Elgeta errekadistak gaur eguneko marketinekoek beste bazekien, behintzat!

Jatorrizko letra Euskaraz
El que tenga una maleta
que me traiga a mí

Txikitan bat, perruan bi,
errialian dozena erdi

Elgeta errekadistiari
Maletatxo bat daukanak
ekarri niri

Txikitan bat, perroan bi,
errealean dozena erdi

Elgeta errekadistari

Eta bukatzerakoan kornetina jotzen zuen.

Oharrak

Txikita Txakur txikia, (pezeta bateko) bost zentimo.
Perrua Txakur handia, (pezeta bateko) hamar zentimo.
Erriala (pezeta bateko) hogeta bost zentimo.

Irudiak

Handitzeko sakatu

Erreferentziak