Diccionario de Madoz (eu)
Diccionario de Madoz | |
---|---|
Egilea | Pascual Madoz Ibañez |
Hizkuntza | Gaztelaniaz |
Urtea | 1845-1850 |
Argitaletxea | Pierart-Peralta |
Hiria | Madrid |
Izenburu osoa
Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar
España eta itsas posesioen hiztegi geografiko-estatistiko-historikoa
Liburua zertan den
16 tomotan argitaratua, hiztegi geografiko hau 1846 eta 1850 urteen artean agertu zen, Pascual Madozek bultzatuta.
El Madoz moduan ezagutua, egilearen arabera 15 urte, 11 hilabete eta 7 egun kostatu zitzaion. Lantegi honetan mila laguntzailetik gora izan zituen, eta hogei korrespontsal: "Ez naiz ni Hiztegi Geografiko-Estadistiko-Historikoaren egilea: meritua probintzia guztietan izan ditudan honenbeste laguntzaieei dagokie, eta erredazkio bulegoetan lan egin duten lagun onei; batzuen eta besteen izenak, Cuba, Puerto Rico eta Filipinetako korrrespontsaleekin batera, behar den tokian jasoko dira; eta meritua 1836. urtetik hona izen diren gobernu guztiei ere badagokie, kolore politikoari erreparatu gabe nire lanak modu noble eta leialean bultzatu dituztela"
Historialari, ikerlari eta arkeologoak oraindik ere lan hau erabiltzen ari dira, ruina, aztarna eta balizko yacimiento arkeologikoen informazio interesgarria jasotzen duelako, garai hartako itxuraren azalpenekin.
Soraluzeri buruzkoak
(13. atala/ 76. orrialdea)
SORALUZE: udala duen herria, Gipuzkoako probintzian (8 ½ legoa Tolosara), Bergarako epai-barrutian (1 ½), Burgoseko lurralde entzutegian (30), Probintzi Baskongadoetako kapitania orokorrean (8 Gasteizera), Calahorrako eliz barrutia (25); probintziaren batzarretan korregidorearen ezkerreko 11. garren jarlekua du, eta botoa 23. tokian ematen du, 26 surekin.
KOKAPENA: bi mendi garai artean, elkar ikutzen dutenak. EGURATS hezea; ipar eta hego haizeak, eta gaixotasun arruntenak katarroak, urdail sukarrak eta hezueria. Herri kaskoan 109 ETXE ditu, eta 91 baserrietan sakabanatuta, bere azpiko San Andrés (29), Ezozia (23), Txurruka (13) eta Irure (27) ballaratan; udaletxea, harri landuzko fatxada txukunaz, hiru arkuen gainean eraikita; espetxea, ostatua, arma lantegiko erregetxea, plaza bat, neska-mutilentzako eskola, 136 ikasleekin eta eguneko 8 errealez ornitua; ur bikaineko 2 iturri, Aranekoa eta Errekalde izenekoak; harri landuzko eliz parrokiala (Sta. Maria), estukozko erretaula duena, errazio osoko 4 onuradun eta errazio erdiko beste bik artatua, Ondarribiko kabildoak izendatzen dituenak, eta 5 ermita: San Emeterio eta Celedonio, Gurutze Santua, San Andrés, San Esteban eta Occitiko Andremaria. MUGAK iparraldean Elgoibar; ekialdean Azkoitia; hegoaldean Bergara, eta mendebaldean Eybar; bere zabalera 2 legoatako borobila da, barruan Muzkiritzu eta Elosua mendiak daudela, haritz, pago eta intxaurrez beteta. LURRA kalitate onekoa da eta gariarentzat oso aproposa, herrialde osoko mardulena; Deba ibaiak hegoaldetik iparraldera zeharkatzen du, eta herrikaskoa bera ere, bertan berriki eraikitako zubia duena. BIDEAK; orgabideez gain, itsas ertzera doan errepidea, egoera onean. POSTA Bergaratik jasotzen da oinez, astelehen, eguazten, eguen eta zapatuetan.
EKOIZPENA: garia, artoa, centeno, baba baltzak, babak, gaztainak, intxaurrak, arbiak eta sagarrak; ardiak eta behiak hazten dira; erbiak, azeriak, eperrak eta zozoak ehizan egiteko; aingirak, loinak, barboak eta amorrainen bat arrantzan egiteko. INDUSTRIA: 4 irin-errota eta arma lantegi famatua, gaur oso jausita, baina sasoi bateko prosperitatea gogoangarria duena, soraluzetarrek ospe europearra izan zutenekoa, su arma mota guztiak eraiki zutelako sendotasun eta proporzioaz. Sasoi disdiratsuena 1800 eta 1803 artekoa izan zuen, Santander, Coruña, Cádiz eta beste lekutara bidalketa egin eta gero biltegiek oraindik 30.000 fusil bikain gorde zituztela. Independentzia gerrak, bertakoak sakabanatuz gain, hilzorian laga zuen lantegia; eta azken gerra zibila beste ezbehar larria izan zen. Lantegia artilleriako zuzendaritza orokorraren menpe dago, eta Gobernuak zuzendaria izendatzen du, artileria komandantea izan ohi dela; badaude Gobernuak izendatutako beste menpeko, danok Erregetxe magnifikoan bizi direla: banaketa bikaina, biltegi onak eta armen azterketa eta arakatzea egiteko behar diren bulegoekin etab. Aurretik, lantegia Caracaseko konpañiaren menpe egon zen, eta honek zuzendaria eta aztertzaileak bidaltzen zituen Soraluzera. BIZTANLEGOA: 360 auzotar, 1,812 pertsona. ZERGAPEKO ONDASUNA: 89,816 erreal.
Erreferentziak
Diccionario de Miñano. Oxford-eko Unibertsitatea (Oxford University)