Ezoziako santutegia (eu)

Sorapedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Ezoziako santutegia
Ezoziako santutegia. Ikuspegi orokorra 4.jpg
Estiloa Gotikoa
Mendea XIV
Kokapena Ezozia ballara
Mota Eraikina


Azalpena

Bertan gordetzen da Ezoziako Andramaria, Soraluze herriaren zaindaria.

Santutegia leku altu batean kokaturik dago. Aurretik beheko plaza dago, borobila. Plaza hau herriarena da, eta bertan zegoen herritik Ezoziaraino zihoan Gurutze-bidearen XII estazioa, hiru gurutzez markatua.

Ezozia ingurua. Beheko plaza 1.jpg Ezoziako santutegia. Ikuspegi orokorra 7.jpg

Alboko eskilaretatik goiko plazara igotzen da. Plaza hau errektangulo formakoa da, eta elizarena. Zorua errekarriz egindakoa da, irudi geometrikoak eginez. Hemendik santutegiaren ataurrera heltzen gara. Harrizko eskalinata hauek Soraluzetik Ezoziako ermitaraino zihoan antzinako galtzadaren errematea osatzen dutelarik.

Nabe bakarreko planta karratuko baseliza honek, kanpoaldetik kontrahormez hornituriko zortzialdeko absidea du. Fatxadaren zabalera osoan zurezko ataria du oinetan, zorua errekarriz ere egindakoa. Bertatik, eta erdi-puntuzko arkuan dobelaturiko portada baten bidez, ermitara sartzen da. Kanpoko ur bedeinkatuko harria gotikoa da.

Ezoziako santutegia. Sarrera 2.jpg Ezoziako Santutegia. Ur beindikatuko harria. Arantza Cuesta Ezeiza.jpg Ezoziako santutegia. Sarrera 1.jpg

Oinetan korua dauka, egurrezkoa. Egurra landua da, ikur astrolabikoaz. Sabaia oso sinplea da, baina aldareaurrea gurutzeria gangaz estalia agertzen du.

Hiru erretaula ditu, hirurak barrokoak. Hala ere, irudi batzuk zaharragoak dira, gotikoak: Andramaria bera, San Miguel eta Santa Agueda. Sabaitik Andramariari eskainitako itsasontzia dago. Esaten zenez, sasoi batean soraluzetarrak bertan ekartzen zituzten.


Artelanak

Aipatutakoak eta gehiago ditu:

  • Andramariaren irudia, gotikoa
  • San Miguel irudia, gotikoa
  • Santa Aguedaren irudia, gotikoa
  • Ur bedeinkatuaren harria, gotikoa
  • Erretaula nagusia, barrokoa
  • San Antonio erretaula, barrokoa
  • San Jose erretaula, barrokoa
  • San Ignacio irudia, barrokoa
  • Korua, herrikoia
  • Goiko plaza eta atariaren zoruak, herrikoiak


Historia

Nahiz eta askoz lehenago existitzen zela zalantzarik ez eduki, lehendabizi Soraluzeko beste ermita batzuekin batera aipatua ikusten dugu.

Ochoa Ybañez Yrurekoak 1518ko Martxoaren 9an, Andres Ybañez Yrure eskribauari eskaini zion testamentuan, ermita hau Santa Maria de Oceycia izenaz agertzen da, eta berarentzat bi erreal donatzen dira.

Uste dugu tenplu honen egungo konfigurazioa, XVII. mendearen hasieran buruturiko berriketa eta handitze obren ondorioa dela, 1614ko Martxoaren 27 egunean Pedro Yraolakoa eskribauaren aurrean aurkezturiko Oceyciako hargintza obraren Kontzertu Idazkia, Maeses Martin Landerrainekoak eta Martin Galarragakoak emana, bi hargin hauek jatorriz errexildarrak honen bidez deduzitzen denez.

1649-1704 aldiari dagokion Udaletxeko Akta Liburuan akordio bat agertzen da, zeinaren bidez Pedro Ochoa Armendikoari lur batzuen emakida akordio bat agertzen den, Eçoyziako Andra Mari ermitaren estalpea egiteko berak emandako bere aipatu Aramendiako baserria baratza nagusiaren kitatze eta ordaintza gisan.

1989-1990 urtean zaharberritze lanak egin ziren santutegian: Galtzara, sarbide, harresi, eskalinata, plazatxoak eta ermitako atariaren berreskuratzea, larriki kaltetuak ezbehar sail baten ondorioz eta erortze edo erabateko aurri arriskuarekin. Udalak emandako dirulaguntza 3.600.000 pezetakoa izan zen.


Kanpo aldeko irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Barrualdeko irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Erretaulak eta irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)