La Cantabria vindicada (eu)

Sorapedia(e)tik
Jcao (Eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:03, 20 azaroa 2015

(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jo: nabigazioa, bilatu
La Cantabria vindicada
La Cantabria vindicada. Azala.jpg
Egilea Don Joseph Hippolito de Ozaeta y Gallaiztegui
Hizkuntza Gazteleraz
Urtea 1779
Argitaletxea Oficina de Pedro Marín
Hiria Madrid


Izenburu osoa

La Cantabria vindicada, y demostrada, según la extension que tuvo en diferentes tiempos: La variedad del gobierno de los romanos en España, y quáles se llamaron regiones. Historia de la Geografía, desde su principio. Guerras de los invencibles cántabros y de los valerosísimos asturianos, según los Autores Romanos solos. Hazañas posteriores de los cántabros por mar.

Kantabria errebindikatua eta argitua, garai desberdinetan izandako azaleraren arabera: Españako erromatarren gobernuaren aldaerak, eta zeintzuk izendatu ziren eskualdeak. Geografiaren Historia, bere hasieratik. Kantabro menderaezinen eta asturiar txit izukaitzen gerrak, egile erromatarren arabera. Kantabroen gerorako itsas-balentriak.


Liburua zertan den

Sasoi hartan oso famatuak izan ziren liburu historikoak, egile erromatarren esanak erabiltzen zituela teoria bat edo bestea hauspotzeko.

Beste historialari askori erantzunez, bi gai lantzen ditu liburu honek, ea erromatarren garaian Bizkaia Kantabriaren parte zen, eta ea erromatarrek kantabroak garaitu zituzten ala kantabroek (hots, bizkaitarrek) erromatarrak.


Soraluzeri buruzkoak

Egotza baserria aipatzen du:

(10. orrialdea)

Egile erromatarrek erabilitako hiri eta eskualde izenak, euskal jatorrikoak.

…Biskargu edo Biskargi, Azkoitiako baserria, eta Egossa edo Egoza izenekoa Soraluze. Eta hiri izenak dira, egile erromatarrek erabiliak, eta beste asko eta asko, inor ez aspertzeko aipatzen ez direnak.


(89. orrialdea)

KARISTIARRAK

Ptolomeok Gaztelan kokatzen ditu, Ebroaren ertzean, eta Bizkaian portu bat ematen die. Beste inolako geografok ez ditu aipatzen; eta Maestro Aitak Bizkaian eta Gipuzkoan Durango merindadea eta Soraluze eta Deba hiribilduak ematen dizkie, eta beraiekin beste eskualdea sortzen du.


Erreferentziak