Les delices de l'Espagne (eu)

Sorapedia(e)tik
Jcao (Eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:19, 20 azaroa 2015

(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Les delices de l'Espagne
Les delices de l'Espagne. Azala.jpg
Egilea Juan Álvarez de Colmenar
Hizkuntza Frantsesera
Urtea 1707
Argitaletxea Pieter Van der Aa Inprimategia
Hiria Leiden


Izenburu osoa

Les delices de l'Espagne et du Portugal

España eta Portugaleko kutixiak


Liburua zertan den

Españako eta Portugaleko azalpena, lau tomotan.

1707 urtekoa aurreko argitalpena izan zen, hurrengo argitalpenak Les delices de Espagne et du Portugal izenez atera ziren

Itxura denez, Juan Álvarez de Colmenar ezizena da; benetako egilea idazle eta bidaiari frantsesa izan zen.

Beste aldetik, Pierre edo Pieter Van der Aa (Leiden 1659-1733) editore eta geografoa izan zen.


Soraluzeri buruzkoak

(87. orrialdea)

Arrasatetik hiru legoatara Soraluze hiribildua dago, Markina ballaran eta Deba ibaiaren ertzean: oso kokapen atsegina du. Bertan gerrarako tresna mota guztiak egiten dira.

Aipamen hau, ia hitzez hitz, 1759. urteko beste liburu batean agertzen da, Le grand dictionnaire historique (Mre Louis Moreri).


Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Erreferentziak