Ramón de Gorosta (eu)

Sorapedia(e)tik
83.213.16.107 (Eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 00:20, 7 azaroa 2015

(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Ramón de Gorosta
Ramon de Gorosta. Azala.jpg
Egilea Ramiro Larrañaga Fernández de Arenzana
Hizkuntza Gastelaniaz
Urtea 1972
Argitaletxea Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones
Hiria Donostia


Izenburu osoa

Un guipuzcoano desconocido: Ramón de Gorosta (1834-1889): biografía de un armero de la Cuenca del Deva y apuntes sobre la armería vasca

Gipuzkoar ezezagun bat: Ramón de Gorosta (1834-1889): Debarroko armagin baten biografia eta euskal armagintzari buruzko oharrak

Liburua zertan den

Liburuak Ramón de Gorosta soraluzetarraren bizitza kontatzen du.

Lehen karlistada puri-purian zegoela jaioa, bataio egunean soldadu liberalek ia zubitik behera bota zuten, baina azken momentuan bolondres karlistek salbatu zuten.

Hamabi urtetan etxeko arma tailerrean lanean hasi zen. Tailer hau herriko onenetarikoa zen, eta bertan egindako fisul, karabina eta pistolak Soraluzeko Erret Arma Fabriketara bidaltzen zituzten, aztertzeko.

1858 Orbaizetara joan zen, munizio fabrikara, bi urtetako kontratuaz. Bi urte geroago Soraluzera itzuli zen, eta handik Madrilgo Maestranzara, 500 errealeko soldata ederraz. Ohiko lanaz gain, hainbat asmakizun egin zituen, beti ere armen esparruan.

1862 urtean amak baimena eman zion Josu Lagundian sartzeko. Puerto de Santa Maria-ra joan zen, noviciadoa egitera. Ordutik hil artean erizaina aritu zen, batez ere txiro eta behartsuen artean. 1889an biriketako minaz (tuberkulosia) hil zen, Murciako San Jeronimo egoitzan.


Soraluzeri buruzkoak

Liburuaren lehen zatian Soraluzeko lan sistema eta giroa luze eta zabal azaltzen da. Bigarren zatia, berriz, ez dauka gure herriarekin zerikusirik.


Irudiak

Handitzeko sakatu

Erreferentziak