«Soraluze len eta orain (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

Sorapedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
66. lerroa: 66. lerroa:
 
--BATZOKI BERRIA, pelota-leku ta guzi.
 
--BATZOKI BERRIA, pelota-leku ta guzi.
  
ZELETA
+
 
 +
''ZELETA''
  
 
==Irudiak==
 
==Irudiak==

23:49, 20 iraila 2015(e)ko berrikuspena

Izenburua Soraluze len eta orain
Egilea/k "Zeleta"
Aldizkaria El Día, 1932.eko abuztua 14
Data 1932
Orriak 14
Hizkuntza Euskaraz
Irakurtzeko sakatu hemen


Laburpena

Soraluzeko jaien bezperan, orduko izparringi jeltzaleak Soraluzeri buruzko datuak ematen ditu, aurreko udal taldea kritikatu eta Batzoki berrira etortzeko inbitazioa luzatzen du.

Artikulua euskaraz izan arren, inguruan dituen hainbat iragarki erdaraz daude. Herriko enpresa batzuren izenak jakiteko balio du, eta orduko publizitate teknikak ezagutzeko ere.

Transkripzioa

(Gaur egun garaiko tipografia ezin denez erabili, r eta l azentudunak rr eta ll bihurtu ditugu).


Soraluze (Placencia) Gipuzkoa’n den erririk artetsiendako bat da. ¿Nork ezdu ezagutzen gaur uritxo au, bertan landutzen diran ainbat eta ain bat eratako olaki-pitxi, tramankulu, su-iskillu, ta guda supiñ (kañoi) eder bikañengatik?

Uri edo erri au, ba, guziz langillea ta artetsi (industrial’a) da, aitatu ditugun olaki (ferreteri) mota askotako landola jatorrak bai-ditualako egokiak eta ugari.

Orain amabost bat urte arte Placencia de las Armas bezela esagutzen zan uritxo au, etzaxako egiten ordurate emen guda-supin eta su-iskilluak besterik. Arrezkero, baña, mota askotako landolak sortu dira Soraluze´n, eta olaki (ferreteri) gauzarik. ¿Zer ezta egiten gaur uri ontan?

Beragatik aipagarriak dira Atxotegi eta Lagunen tramankulu (maquinaria) ola aundi ederra; Agustin Arias, Zacarias Usin eta Garmendia, Aldazabal eta Arzelus’en galda olak (fundiciones); Alday eta lagunen adar-ola; Galarraga’tar Joseba Mirena (José María), Arana’tar Nazari (Nazario), Agirregomezkorta eta Lagunak eta Lete’tar Jon Joseba (Juan José)’ren supin (kañoi) olak, ziz-iskilluentzako; Aritzaga’tar Jon’en ginbeleta ola; Zabala ta esma’ren artetsi ola, Argarate’tar Todor, Argarate’tar Eukeni; Madina’tar Inoskentzi (Inocencio); Osa’tar Andoni (Antonio); Amutxastegi’tar Gaizka (Salvador) eta Ormaetxea’tar Iñaki (Ignacio)’ren biurri (tornillo) olak; Leturiondo’tar Jon Kepa’ren (Juan Pedro) burruntzali (cubierto) ola; Mendikute eta Laskurain; Arando eta Larrañaga; Aritzaga’tar Jon Mirena (Juan María); Olaizola’tar Bingen (Vicente); Aritzaga’tar Eusebi (Eusebio); San Miguel’tar Matai (Matias); Legaristi’tar Leocadi eta Lizarralde eta Oregi’ren su-iskillu olak (fábricas de escopetas); Alberdi anayen aisto (cuchillo) ola aundia eta “Compañía Anónima de Placencia” deritzayon guda-supiñ (kañoi) ola ospatsua.

Bergara, Elgoibar eta Eibar’en mendi artean aurkitzen da, Soraluze’ko uri artetsi au.

Orain amar urte, 2.700 biztanle baizik etzitun; gaur, berriz, ba’ditu 3.018. Barrenean, 165 etxe ditu, eta 93 basetxe.

Oso mendi zuloan aurkitzen dalarik uritxo au bi txaide (kale) nagusien erditik igarotzen da Deba-ibai-zabala. Lau etxaide (valles) ditu: Irure, Etzozi, Deun Ander eta Deun Markel, beste ainbeste basatxono edo ermitakin. Oyetzaz gañera ba’dauka beste basatxono bat ere Erroka Deuna deritzayona, oso ospatsua. Udaletxea 1.722’garren urtean egina da eta 1.541’garrenean txadon-nagusia.

Ama Neskutz Jasokunde ta Erroka Deuna dira bertako zaindariak. Soraluze’tarrak atseginez eta alaitsu ospatzen ditugu zaindari-jayak, egun abetan.

Beste aldean aurkitu lezake, irakurleak aurtengo jai ospatsuen egitaraua. Euskeraz eta erderaz egin da, aurten ere, lengo urtian bezala. ¿Zergatk? Gauza jakiña da ori; abertzaliak diralako Udaletxian nagusi.

“Fuerista” izeneko oyei beñere ez-zitzayen gogoratu olako gauzarik, berak “euskaldun” aundiak izan arren.

Lengo urtietan 6.500 laurleko eralki izan ditu Udala’k jai abetan; aurten 4.500 laurleko dakazki; “bi milla laurleko” gutxigo. Alare, baña, aurtengo uri-jayak beste urte oyetakuak bestexxak izango dira; oiñ euzko-usai geyagokuak. Eta elizkizunetzaz gainera, ¡auxe gure atsegiña!: euzko-kutsua izan dezatela euskalerriko jayak.

Aurten Udala’k euskeraz eta erderaz idatzita zabaldu duan egitarau edo “programa”n ba atsegiñez ikusi degu aurtengo jai abetan izango ditugula Batzoki’ko espatadantzari aundi ta txikiak; pelota partidu ederrak; euzko dantzaketa ugari, txistu ta dultzaña soñuaz eta illan 15 eta 16’an emen izango degun Zestua’ko Eresbatza’k ere uste osoa degu orain arte zarrontzalien “San Ignacio” deritzan Eresbatza’k jo izan dituan baño euzko-eresi jotzen beruagoak egingo dituala. Uriko zarrontzalien Eresbatz (música Banda) orrek ezdu jotzerik aurten, ez erderazko ta ez euskerazko Errepublika egunian Udalakin egin zuan gisatxarkeri bategatik.

Lengo urteko uri-dirutza edo “presupuestua” 90.000 laurleko zan; aurtengua, 108.500 laurleko da.

Bi errizai (alguacil); gau-zain (sereno) bat, mikeletiak eta “guardia zibillak” zaintzen dute erria.

Ibayan eta etxe guzietan ba’dauka iturri-ura ugari garbitasunerako. Tximist argia ere bai nai aña ta ona.

Artadi’tar Joseba da uriko osalaria, ta Lasa’tar Jon bere laguntzalea.

Osoro’tar Erroka daukagu txaunburu; Iriondo’tar Kepa Mirena endore (alkate) eta Barrenetxea’tar Peli, uri-idazkari.

Lau ikastola dakazki: bi “nazionala’k” eta beste bi urikoak. Orretzaz gañera, Anai-Maristen ikastetxea mutillentzat ta “Mercedarias” deritzayoten lekaimiena neskatillentzat. Marrazki ikastola ere badu Soraluze’k, eta bertan ainbat ikasle dabilki irakasle argia den Astiazaran’dar Joseba Mirena jaunak.

--¿Besterik?--galdetu dit, une ontan, nere idazlanari begira dagon aizkidiak.

--Izparrik garrantzitsuena jartzeko daukat oraindik--erantzun diot.

--¿Zer?

--Abertzaliak garaitu dutela Soraluze’n, eta etxe-aundi, zabal, bikain, eder bat egiten ari dirala erriak duan eguraztoki edo “paseorik” ederrenian: Plaza Zarrean.

--¿Zer etxe?

--BATZOKI BERRIA, pelota-leku ta guzi.


ZELETA

Irudiak

(handitzeko sakatu)

Erreferentziak