«Sagar-errekako ibilbidea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

Sorapedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
57. lerroa: 57. lerroa:
 
''(handitzeko, sakatu gainean)''
 
''(handitzeko, sakatu gainean)''
 
<gallery>
 
<gallery>
   Fitxategi: Sagar-erreka._Ur_jauzi_txikia_.01_(Pil-pilean_2015).jpg | Ur jauzi txikia (Pil-Pilean 2015)
+
   Fitxategi: Sagar-erreka._Ur_jauzi_txikia_.01_(Pil-pilean_2015).jpg | Ur jauzi txikia (Oiher Arantzeta 2015)
   Fitxategi: Sagar-erreka._Putzua_01_(Pil-Pilean_2015).jpg          | Putzua (Pil-Pilean 2015)
+
   Fitxategi: Sagar-erreka._Putzua_01_(Pil-Pilean_2015).jpg          | Putzua (Oiher Arantzeta 2015)
 
   ...
 
   ...
 
   Fitxategi: Argazkia_n.jpg | izenburua_n
 
   Fitxategi: Argazkia_n.jpg | izenburua_n

19:04, 4 azaroa 2015(e)ko berrikuspena

Ibilbide honek Sagar-errekatik gora eramango gaitu. Sagar-erreka (inoiz Sagarreka ere) Sagarraga-erreka-tik dator, bertan Sagarraga baserria zegoelako.

Nola heldu

Labaderogainean gaudela, Maltzagarutz hartuko dugu, errekaren ezkerretik (Errabal kaletik) edo eskumatik (Kalebarrenetik). Erreka ondotik jarraituko dugu Igaratera heldu arte (550 m). Eskumatik etorri bagara, Mendiola industrialdera heltzerakoan oinezkoentzako zubia zeharkatuko dugu.

Igaraten ezkerrera hartuko dugu, Sagar-erreka bidetik gora, San Martzialeko bidegurutzera heldu arte (450 m).


Sagarraga industrialdea

San Martzialerako bidea ezkerrera utzi, eta aurrera egiten badugu Sagarraga industrialdera helduko gara (300 m).

Industrialdea hau zabortegi baten gainean eraiki zuten. Aspaldi batean, zaborra kamioiz jasotzen hasi zirenean, errekara botatzen zuten. Maltzagarako bidean, Igarate pasa eta gero izaten zen. Zaborra bota eta bota, erreka bidea estutzen zen puntu hartan; baina ufala zenean, urak zabor gehienak eroaten zituen errekari bidea berriro zabaltzen nolabait.

Gauzak zuzendu nahian, Udalak Sagar-errekan eraiki zuen zabortegia, Sagarraga baserritik gora. Erreka estali zuten tunel batekin eta zaborrarekin sakona betetzen hasi ziren. Handik urte gutxira zabortegia txiki geratu zenez, behe aldetik zabaltzea erabaki zuten. Horretarako Sagarraga baserria erosi eta bota zuten (1972 urtean, gutxi gora behera). Urte askotan baserri hau COnde del Valle-rena izana zen, baina azken urteetan bertako biztanlea zen jabea.

Baserria desagertzear zegoela, Ramiro Larrañagak artikulua argitaratu zuen Boletin de la R.S.B.A.P. aldizkarian, Sagarraga: casa solar y ferrería izenekoa.

Ramiroren deiari erantzunez, Felix Abarrategi herrikosemeak armarria gordetzen saiatu zen: goiz batean Sagarragara joan zen, eta langileei 500 pezeta eskaini zien armarria gordetzeagatik. Hauek baietz, baina iluntzean berriro gerturatu zenean pareta denak eta armarria desagertuta zeuden.


Ospittal iturri

Sagarraga industrialdetik gora, autopistako zubitik pasa eta segituan helduko gara Ospittal iturrira (200 m). Beste izen batzurekin ere ezagutu izan da iturri hau: Kukupeko iturria, Jubilatuen iturria, Agureen iturria

Kontrakoa ematen badu ere, izena ez datorkio Soraluze Ospital zaharretik (gaur eguneko Zahar-egoitza). Garai batean Sagarraga etxeari Nafarranekua ere esaten zitzaion. Izenak nafarreriarekin (biruela) lotura izan dezake: Sagarraga baserria herritik kanpoan dagoenez eta aldiberean gertu, oso toki aproposa zen hospital gisa erabiltzeko ospital moduan gaixotasun kutsakorrak zirenean, eta hortik Ospittal iturri. Ramiro Larrañagaren aipatutako artikuluan jasotzen denez, Juan de Arteaga izenekoak sei hilabete eman zituen bertan, nafarreria jota zegoelako; eta Pedro de Sagarraga izeneko bati 1597 urtean bi aldiz erre zioten etxea, bertan nafarreriak jotako sendiak hil zirelako eta modu honetan kutsaketa ekiditzeko.


Sagarraga ola eta putzua

Ospittal iturri pasa eta metro batzuk aurrerago erreka aldera jaitsiko gara.

Errekan bertan Sagarraga olaren aztarnak ikus daitezke oraindik: presa edo antepara, ubidea, olaren paretak… Goian aipatutako Pedro de Sagarragak 950 moskete egin zituen 1597 urtean.

Pixkat gorago 1,70 metro inguruko sakonera duen putzua topako dugu, bainurako aproposa, ur freskoa gustukoa izanez gero. Automobilak zabaldu baino lehen ohitura handia ei zegoen herrian bertara joateko.

Beheraxeago bolatokia eta jatorduetarako lekua ere bazegoen, santanderinoen bolatokia esaten ziotena, bolo palman jokatzeko erabiltzen zutena. Autopistako lanak zirela eta, gaur egun desagertuta dago.


Ur jauzia eta Ibarrola

Putzutik gora jarraitzen badugu, segituan ur jauzi txiki batera helduko gara. Hura pasa eta gure begi aurrean ur jauzi handia izango dugu, eskualde osoan parerik ez duena. Errekak ur handia daroanean ikusgarria izaten da.

Ur jauzitik errepidera pasa, goruntz jarraitu eta kilometroa baino lehen presa topako dugu, Eibarko presa hain zuzen. Gerra ostean Eibar asko hazi zenez, eta berez ur gutxi zuenez, bertako Udalak Sagar-errekara jo zuen ur bila. Aurretik presa txikia egin zuten, ura desbideratzeko juxtu-juxtu nahikoa zena, eta Eibarrerainoko ubidea. Handik urteetara beste presa handiagoa egin zuten, metro batzuk atzerago. Presa zaharra oraindik ikus daiteke, presa handiaren oinetan.

Ordutik datoz hainbat txiste eta esaera, Eibartarrek traida de aguas egin bazuten ere, Soraluzetarroi llevada de aguas egin zigutela. Juan San Martinek Eztenkadak bere liburuan kontatzen duenez:

Berriz, Eibar-en, len Ariatza zan lekuan, argidun iturri barri bat ipiñi zanian, arro ziran eibartarrak euren "fuente-luminosa" orrekin, Euskalerrietan pare bat ez zala ta. Baña, ori zala ta be, plaentxiarrak majo zabaldu eben autua: Eibartarrak, "fuente luminosa" deitzen detsen iturri barri bat eiñ ebela, Plaentxiako urakin da Eibar-ko "farolekin".

Goruntz beste kilometrora Ibarrola baserria dago; heldu baino lehen, ezkerrera, presa txiki bat, bainurako oso aproposa ere. Garai batean famili asko egun pasa joaten zen.


Herrira itzultzeko

Erabilitako errepidea atzera hartu eta, Igaratetik, herrira bueltatuko gara.

Bada zeharbide polita ere: Sagarraga industrialdea pasatzerakoan (beherako bidean) eskumara jo, San Martzialerako bidea hartuz. Bertara heldu eta San Martzial ermita bisita daiteke, giltzak aurretik eskuratzen badira behintzat. Gero, herrira jaisteko sagastietatik jaitsi eta Lersundi etxearen arkupetik pasatzen errepidera jaitsiko gara, Polikiroldegi parean.


Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)