«Sagar-errekako ibilbidea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
44. lerroa: | 44. lerroa: | ||
Bada zeharbide polita ere: Sagarraga industrialdea pasatzerakoan (beherako bidean) eskumara jo, San Martzialerako bidea hartuz. Bertara heldu eta San Martzial ermita bisita daiteke, giltzak aurretik eskuratzen badira behintzat. Gero, herrira jaisteko sagastietatik jaitsi eta Lersundi etxearen arkupetik pasatzen errepidera jaitsiko gara, Polikiroldegi parean. | Bada zeharbide polita ere: Sagarraga industrialdea pasatzerakoan (beherako bidean) eskumara jo, San Martzialerako bidea hartuz. Bertara heldu eta San Martzial ermita bisita daiteke, giltzak aurretik eskuratzen badira behintzat. Gero, herrira jaisteko sagastietatik jaitsi eta Lersundi etxearen arkupetik pasatzen errepidera jaitsiko gara, Polikiroldegi parean. | ||
− | [Kategoria:Ibilbideak] | + | [[Kategoria:Ibilbideak]] |
09:26, 28 iraila 2015(e)ko berrikuspena
Ibilbide honek Sagar-errekatik gora eramango gaitu. Sagar-erreka (inoiz Sagarreka ere) Sagarraga-erreka-tik dator, bertan Sagarraga baserria zegoelako.
Edukiak
Nola heldu
Sagarraga industrialdea
San Martzialeko bidea ezkerrera utzi, eta aurrera egiten badugu Sagarraga industrialdera helduko gara.
Industrialdea hau zabortegi baten gainean eraiki zuten. Aspaldi batean, zaborra kamioiz jasotzen hasi zirenean, errekara botatzen zuten. Maltzagarako bidean, Igarate pasa eta gero izaten zen. Zaborra bota eta bota, erreka bidea estutzen zen puntu hartan; baina ufala zenean, urak zabor gehienak eroaten zituen errekari bidea berriro zabaltzen nolabait.
Gauzak zuzendu nahian, Udalak Sagar-errekan eraiki zuen zabortegia, Sagarraga baserritik gora. Erreka estali zuten tunel batekin eta zaborrarekin sakona betetzen hasi ziren. Handik urte gutxira zabortegia txiki geratu zenez, behe aldetik zabaltzea erabaki zuten. Horretarako Sagarraga baserria erosi eta bota zuten (1972 urtean, gutxi gora behera). Urte askotan baserri hau COnde del Valle-rena izana zen, baina azken urteetan bertako biztanlea zen jabea.
Baserria desagertzear zegoela, Ramiro Larrañagak artikulua argitaratu zuen Boletin de la R.S.B.A.P. aldizkarian, Sagarraga: casa solar y ferrería izenekoa.
Ramiroren deiari erantzunez, Felix Abarrategi herrikosemeak armarria gordetzen saiatu zen: goiz batean Sagarragara joan zen, eta langileei 500 pezeta eskaini zien armarria gordetzeagatik. Hauek baietz, baina iluntzean berriro gerturatu zenean pareta denak eta armarria desagertuta zeuden.
Ospittal iturri
Sagarraga industrialdetik gora, segituan helduko gara Ospittal iturrira. Beste izen batzurekin ere ezagutu izan da iturri hau: Kukupeko iturria, Jubilatuen iturria, Agureen iturria…
Kontrakoa ematen badu ere, izena ez datorkio Soraluze Ospital zaharretik (gaur eguneko Zahar-egoitza). Garai batean Sagarraga etxeari Nafarranekua ere esaten zitzaion. Izenak nafarreriarekin (biruela) lotura izan dezake: Sagarraga baserria herritik kanpoan dagoenez eta aldiberean gertu, oso toki aproposa zen hospital gisa erabiltzeko ospital moduan gaixotasun kutsakorrak zirenean, eta hortik Ospittal iturri. Ramiro Larrañagaren aipatutako artikuluan jasotzen denez, Juan de Arteaga izenekoak sei hilabete eman zituen bertan, nafarreria jota zegoelako; eta Pedro de Sagarraga izeneko bati 1597 urtean bi aldiz erre zioten etxea, bertan nafarreriak jotako sendiak hil zirelako eta modu honetan kutsaketa ekiditzeko.
Sagarraga ola eta putzua
Ospittal iturri pasa eta metro batzuk aurrerago erreka aldera jaitsiko gara.
Errekan bertan Sagarraga olaren aztarnak ikus daitezke oraindik: presa edo antepara, ubidea, olaren paretak… Goian aipatutako Pedro de Sagarragak 950 moskete egin zituen 1597 urtean. Pixkat gorago 1,70 metro inguruko sakonera duen putzua topako dugu, bainurako aproposa, ur freskoa gustukoa izanez gero. Automobilak zabaldu baino lehen ohitura handia ei zegoen herrian bertara joateko.
Beheraxeago bolatokia eta jatorduetarako lekua ere bazegoen, santanderinoen bolatokia esaten ziotena, bolo palman jokatzeko erabiltzen zutena.
Ur jauzia eta Ibarrola
Putzutik gora jarraitzen badugu, segituan ur jauzi txiki batera helduko gara. Hura pasa eta gure begi aurrean ur jauzi handia izango dugu, eskualde osoan parerik ez duena. Errekak ur handia daroanean ikusgarria izaten da.
Gora segitzeko errepidea berriro hartu eta Eibarko presa topako dugu (sartu hemen txistea, llevada de aguas)
Gorago Ibarrola, presa eta guzti. Garai batean famili asko egun pasa joaten zen.
Herrira itzultzeko
Erabilitako errepidea atzera hartu eta, Igaratetik herrira bueltatuko gara.
Bada zeharbide polita ere: Sagarraga industrialdea pasatzerakoan (beherako bidean) eskumara jo, San Martzialerako bidea hartuz. Bertara heldu eta San Martzial ermita bisita daiteke, giltzak aurretik eskuratzen badira behintzat. Gero, herrira jaisteko sagastietatik jaitsi eta Lersundi etxearen arkupetik pasatzen errepidera jaitsiko gara, Polikiroldegi parean.