«Diccionario de Miñano (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

Sorapedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
43. lerroa: 43. lerroa:
  
 
==Erreferentziak==
 
==Erreferentziak==
[https://books.google.es/books?id=xPwHAAAAQAAJ&printsec=frontcover&dq=%22Sebastian+de+Mi%C3%B1ano%22&hl=it&sa=X&ved=0CCIQ6wEwAGoVChMIgNfnvp2QxgIVphfbCh3l3gDr#v=onepage&q=Placencia&f=false Diccionario de Miñano (1826-1829). Sebastián de Miñano]
+
[https://books.google.es/books?id=xPwHAAAAQAAJ&printsec=frontcover&dq=%22Sebastian+de+Mi%C3%B1ano%22&hl=it&sa=X&ved=0CCIQ6wEwAGoVChMIgNfnvp2QxgIVphfbCh3l3gDr#v=onepage&q=Placencia&f=false Diccionario de Miñano]. Oxford-eko Unibertsitatea (Oxford University)
  
 
[[Category:Liburuak]]
 
[[Category:Liburuak]]

10:59, 30 abuztua 2015(e)ko berrikuspena

Diccionario de Miñano
Diccionario de Miñano. Azala.jpg
Egilea Sebastián de Miñano
Hizkuntza Gaztelaniaz
Urtea 1826-1829
Argitaletxea Pierart-Peralta
Hiria Madrid


Izenburu osoa

Diccionario geográfico-estadístico de España y Portugal

España eta Portugaleko hiztegi geografiko-estatistikoa

Liburua zertan den

11 tomotan argitaratua, hiztegi geografiko hau 1826 eta 1829 urteen artean agertu zen, Sebastián de Miñanok bultzatuta.

Bere garaiko erreferentzia izan zen, Madoz-en hiztegiak gainditu zuen arte (1846-1859). Hiztegi honi esker, egilea Historiaren Akademian sartu zuten, 1825. urtean.

Soraluzeri buruzkoak

(7. atala, 46. orrialdea)

PLACENCIA, Espainiako herria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako barrutian, Calahorrako elizbarrutian. Administrazio arrunta, jurisdikzioa zibila eta kriminala, 353 auzo, 1800 biztanle, parrokia 1, moja agustinen komentu bat, 6 ermita. Probintziaren Batzar Orokor eta Partikularretan korregidorearen ezkerrean ezartzen da, 11. jarlekuan, eta 23. tokian bozka egiten du, 26 surekin. Udaletxea dauka, harri landuaren fatxada ganorazkoduna, hiru arku gainean eraikia; plaza publikoa eta ostatua.

Debako portutik 3 legoatara dago, eta Mutrikukotik beste honenbestera, mendi arteko sakonunean dago, 90 edo 100 baserriz inguratuta, modu ikusgarrian landuta, mendi tontorrak eta erreka-zuloak ezik, azken hauek gaztainondoz eta intxaurrondoz beteta.

Iparraldetik Elgoibar dauka, legoa batetara; ekialdetik Azkoitia; hegoaldetik Bergara, legoa batetara; eta ekialdetik Eibar; bere jurisdikzioa bi legoatako ingurukoa da. Ur edangarri gozo oparoak ditu, ez herri kaskoan, baina bai baserrietan, bakoitzak bere iturria duela. Eguraldi bikaina du, eta lur emankorrak garia, artoa, gaztaina, intxaurra, arbia eta lihoa sortzen ditu; behiak zein ardiak daude. Gatzagatik datorren Deba ibaiak zeharkatzen du, eta amuarrainak, aingirak, loinak, barboak eta arrainak eskaintzen ditu. Sagarraga parajean goi kalitateko kobrezko meatze baten aztarnak daude.

Parroki-eliza harri landuaz egina dago, eta erretaula estukoaz, Ventura Rodriguez jaunaren diseinuaz egina. Urteko azoka nagusiak 8 egun irauten du, abuztuak 15ean hasita; eta hilero abere azoka du.

Industria: txispa armen fabrika, arma zuriak, gastadoreen tresnak eta enparauok; urtero 30 edo 40.000 txispa arma egin daitezke, eta burdinaren edota eskulanaren kalitatea dela, ez dute parekorik. Mahai gaineko brontze erlojuak ere egiten dira, oso politak. Itsasoratzeko, armak eta gainontzekoak Deba ibaiaren barrena Altzolaraino eramaten dituzte gurdiz, legoa t’erdira. Eta bertatik Debako portura alatan edota txalupatan, beste legoa t’erdira.

Herri hau Gaztelako Alfonso XI erregeak sortu zuen, 1337 urtean; eta armarrian gaztelua agertzen da, bi lehoik oratua eta garaikur militarrak inguruan.


(6. atala, 79. orrialdea)

Mondragón... ...Industria: olak, martineteak, kanoi barrenoak, altzairua zementatzeko labeak, zarrailagintza eta armagileak, Soraluzeko Erret Fabrikaren menpekoak.


Erreferentziak

Diccionario de Miñano. Oxford-eko Unibertsitatea (Oxford University)