Sagarraga baserria (eu)

Sorapedia(e)tik
(Nafarranekua baserria (eu)(e)tik birzuzenduta)
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Sagarraga
Argazkirik ez.jpg
Izen formala Sagarraga-torre
Bailara Irure bailara
Altuera 175m
Hedadura 18 eta 14 Ha
Kaletik 1,2 km


Bertako familia[aldatu]

1972 urtean baserria zabortegi azpian geratu zen, eta geroago Sagarraga industrialdearen azpian.


Baserriaren inguruko kontuak[aldatu]

Baserriari Naparra, Nafarranekua edota Sagasai ere esan zitzaion.

Sagarraga oinetxea izan zen. Horretaz gain, ola ere izan zuten, eta inoiz ospital moduan erabili zuten. Nafarranekua izenak nafarreriarekin (biruela) lotura izan dezake: Sagarraga baserria herritik kanpoan dagoenez eta aldiberean gertu, oso toki aproposa zen hospital gisa erabiltzeko ospital moduan gaixotasun kutsakorrak zirenean, eta hortik gorago dagoen iturriaren izena: Ospittal iturri.

Honetaz guztietaz Ramiro Larrañagak artikulua argitaratu zuen Boletin de la R.S.B.A.P. aldizkarian, Sagarraga: casa solar y ferrería izenekoa. Bertan kontatzen duenez, Juan de Arteaga izenekoak sei hilabete eman zituen bertan, nafarreria jota zegoelako; eta Pedro de Sagarraga izeneko bati 1597 urtean bi aldiz erre zioten etxea, bertan nafarreriak jotako sendiak hil zirelako eta modu honetan kutsaketa ekiditzeko.

Urte askotan baserri hau Conde del Valle-rena izana zen, baina azken urteetan bertako biztanlea zen jabea. 1972 urtean, gutxi gora behera, Udalak Sagarraga baserria erosi eta bota zuen, alboan zegoen zabortegia zabaltzeko. Orduan idatzi zuen Ramiro Larrañagak delako artikulu hori.

Ramiroren deiari erantzunez, Felix Abarrategi herrikosemeak armarria gordetzen saiatu zen: goiz batean Sagarragara joan zen, eta langileei 500 pezeta eskaini zien armarria gordetzeagatik. Hauek baietz, baina iluntzean berriro gerturatu zenean pareta denak eta armarria desagertuta zeuden.

Denborarekin, zabortegia zegoen tokian industrialdea eraiki zuten, eta Sagarraga izena jarri zioten.

Errekan bertan Sagarraga olaren aztarnak ikus daitezke oraindik: presa edo antepara (Mutxan presa), ubidea, olaren paretak (Mutxaneko etxe zarra)… Goian aipatutako Pedro de Sagarragak 950 moskete egin zituen 1597 urtean.

Pixkat gorago 1,70 metro inguruko sakonera duen putzua topako dugu, bainurako aproposa, ur freskoa gustukoa izanez gero. Automobilak zabaldu baino lehen ohitura handia ei zegoen herrian bertara joateko.

Beheraxeago bolatokia eta jatorduetarako lekua ere bazegoen, santanderinoen bolatokia esaten ziotena, bolo palman jokatzeko erabiltzen zutena. Autopistako lanak zirela eta, gaur egun desagertuta dago.

Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da:

SAGASAY, Irure ballarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian (SAGARRAGA: cas. del valle de Irure, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Placencia).


Irudiak[aldatu]

(handitzeko, sakatu gainean)


Kokapena[aldatu]

(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

Loading map...


Erreferentziak[aldatu]

Diccionario de Madoz. New York-eko Liburutegi Publikoa (Public Library of New York)